Gorriz markatutako data horretan, festa ospatzeaz gain aldarrikapen eguna izaten da gurean. Txutxi Ariznabarreta LAB sindikatuko Komunikazio eta Harreman Politikoen arduradunentzat, sindikalgintzak eraldatzailea izan behar du, lan mundutik haratago joanez. Horrezaz gain, gaurko lan baldintza kaskarrak salatu ditu Txutxik: kontratuak, soldatak, arriskuak (lan istripuak potologoa den gai baten tontorrak baino […]

Apirilari dagokion 80. ale honen azalean Amaia Vazquez, 700 etxe Elorrietan eta Umeen egunak agertzen dira. Gero, ohiko atalak: Gureak kanpoan, Inkesta, Intxixu ikastola, Deustuko historia: azken honetan, 17. mendetik aurrera eremu horretan sortutako hainbat ezizen landu dituzte. Monografikoan, aldiz, Elorrietako etxe berriak, Artxandako Zerbitzu hiria eta Deustuko Kanala estutzeko […]

Pasa den igandean munduko hainbat tokitan ospatu zen Lurraren eguna eta Bilbon ere, zenbait talde ekologistak deituta. Aurtengo aldarrikapen nagusia Aldaketa klimatikoaren kontrako neurriak hartzea izan da: CO2 gutxiago, beraz garraio gutxiago eta hobeto eta kontsumo gutxiago eta hobeto. Gogoratu, bestetik, Euskal Autonomi Elkarteak ez duela Kyotoko Protokoloa betetzen, gero […]

Pasa den astean Frantziako Legebiltzarrak Transgenikoei buruzko lege bat onartu zuen, ozta ozta eta ehun parlamentari bertan ez zirela. Lege berriaren arabera transgenikoen eta betiko laborantzaren bizikidetza onetsi dute. Beste batzuentzat, aldiz, “uzta guztiak kutsatzea eta laborantza biologikoaren hondamena onartu dute”. Eztabaida bizia dago gai honen inguruan frantziar estatuan: UMP […]

Pasa den martxoan argitaratutakoa 108.a da. Mahatserriko aldizkariaren azalean Santutxuko Bertso Eskola, Espetxean gerra zibilaren ondoko aldizkaria, Doctor Deseo eta Bingen Zupiria agertzen dira. Barruan, hasteko harridura sortu gaituen argazkia, Bilboko Udaletxeko atzekaldean 1991an eraitsitako S. Agustin tren geltokiarena. Gero, Euskarazko liburuak irakurtzeko kanpaina, Txurdinaga eta Santutxuko Euskararen astea, Manu […]

Ernst Grafenberg alemaniarrak pasa den mendeko 40ko hamarkadan “aurkitutako” puntu ospetsu hori izan du mintzagai Igor Erauzkin Biko arloko sexologoak. Duela aste gutxi beste ikerketa bat agertu da Italian: zer dago horren atzean, zer da G. puntua, horren bila ibili izanak zer suposatu du emakume askorentzat? Galdera hauei eta beste […]

  Pasa den astean mila bat abeltzainek manifestazioa burutu zuten Madrilen, COAG sindikatuak deituta. Besteak beste, hantxe izan ziren EHNEko kideak, eta EHNEko Alberto Llonak kontatu digunez, protesta espainiar estatuko Industriak esnearen prezioa jaitsiarazi duelako izan zen, litroko 6 zentimo hain zuzen. Jaitsiera horren atzean marka handiak eta ezagunak direla […]

  Prest hilabetekariren 79. alea, martxoari dagokiona, aztertu du Hektor Ortega Deustualdeko aldizkari horren zuzendariak. Hasteko, Arangoitiko 3 gai aipatu ditu Hektorrek: Agirre baserrian eraberritzekoan galdutakoa, auzo horren igogailua eta bertan guaraniera ere entzuten dela. Deustuko Ikastolaren eta Deustuko historiaren zati baten berri eman ondoren, aldizkari horrek hilero jorratzen duen […]