Portugaleteko Harribola, Santurtziko Bai Esan, Erandioko Berbots, Getxoko Bizarra Lepoan eta Barakaldoko Sasiburu euskara elkarteek, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekin batera, formatu txikiko kultur zirkuitua antolatu dute datozen asteotarako, euskararen erabilera sustatzea helburua izanik. Hilaren 17an hasiko da Portugaleten, gero Santurtzin, Erandion, Getxon eta Barakaldon egiteko. Bertan, Manuel Moreno Topaguneko kultur […]

Jose Luis Segura EKAko (Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolamendua) komunikazio arduradunak gaur kontatu digunez, azken egunotan bi berri txar izan dira gas naturalaren erabiltzaileentzat. Alde batetik, pasa den igandean etxebizitza eta enpresa txiki zein ertainentzat gas naturalaren salneurria % 8´9 igo zen  espainiar estatuan: aurtengo laugarren igoera da hori eta urtarriletik […]

Bere heriotzaren berri jakin dugularik, Bilbo Hiria irratian omenaldi xume bat egin nahi izan diogu Jean Dihartze “Iratzeder” olerkari handiari. Askoren ustez, bere lumatik Jainkoaz eta Euskal Herriaz irtendako olerki batzuk gure hizkuntzan inoiz egin diren ederrenetakoak dira. Baten batek, Xalbadorrekin ere erkatu nahi izan ditu Iratzederren idaztankera eta gaiak. […]

Joseba Barandiaran ekonomilaria izan dugu gaurko Ibaizabal magazinean.Egunotan,munduko ekonomian gertatzen ari diren gora beheren zergatiak azaldu dizkigu eta pasa den asteburuan egin den Europako Batasuneko gobernuen batzerrean hartutako erabakien berri eman digu. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081014barandiaran.mp3

EHUko irakasle Iñaki Barzenak zenbait azalpen ekarri ditu gurera, hala nola, Bizkaiko Foru Aldundiak publizitatu dituen errepideen egitea edota Gugemheim berriaren ingurukoak; halaber Petronor-en egitasmo berriak eta ondorioak hizpide izan ditu. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081013barzena.mp3

Lelo horrekin bukatu dira aurten Hala Bedi Irratiak eta Gasteizko Gaztetxeak antolatutako Txorionak kanpaina, 25. eta 20. urteurrenak, hurrenez hurren, ospatzeko. Urtean zehar hainbat ekitaldi burutu dituzte Arabako hiriburuan eta pasa den larunbatean amaiera ederra eman zioten, Patxi Gaztelumendik “Bide gorritik” asteroko saioan kontatu digunez. Goizeko 11etan hasi ziren ospakizunak, […]

Okupa mugimenduko kideek Bulegoa zabaldu dutela aipatu digu Hibaik. Alde Zaharrean, Pelota Kaleko 5 zenbakian, okupazio mugimenduaren inguruko informazioaz gain aholkularitza tekniko- juridikoa ere aurki daiteke.Mementuz, ostiraleta, 18,00ak eta 21,00ak bitartean eskainiko ditu bere zerbitzuak. Informazio gehiago: www.okupaziobulegoa.org helbidean. Elkarrizketa hau entzuteko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081009.mp3

Pasa den igandean agertu zen Nora aldizkariaren 9. zenbakia, Berria egunkariarekin batera. Azken zenbaki honek berdez tintaturiko azala du  eta erreportaia nagusiak Iratiko ohianez hitz egiten du: bertan, Hektor Ortega Noraren arduradunak esan digunez, 10 puntu desberdinetik 10 txango egiteko aukera azaltzen da, Iratiko ohianeko hainbat txoko ezagutzeko. Beste artikulu […]

Finantzaketa eta ekonomi arloetako krisiak AEBetan hasi ziren Luis Guridiren ustez. Azken 15 urteetan ukiezina zen Merkatu librea apurtzen ari da eta orain estatu poteretsuen eskuhartzea eskatzen dute neoliberalek, hainbat negoziok porrot egin ez dezaten. Begibistan dago krisiak Europara heldu direla, baina zaila da Guridiren ustez noraino joko duten jakitea, […]

84. zenbakia da pasa den irailaren amaieran Berbaizu Deustualdeko euskara elkarteak kaleratu duena. Azalean 3 artikuluren aipamena: Isabel Isazelaia, Early Reflections eta Gurpil gaineko oporrak. Azken honi dedikatu diote ohiko Monografikoa: alde batetik, Adriano de Mata deustuarrak Euskal Herria puntuaz punta zeharkatu du txirrindulaz; bestetik, Unai Jauregibeitia eta Borja Portuondo […]