Finantzaketa eta ekonomi arloetako krisiak AEBetan hasi ziren Luis Guridiren ustez. Azken 15 urteetan ukiezina zen Merkatu librea apurtzen ari da eta orain estatu poteretsuen eskuhartzea eskatzen dute neoliberalek, hainbat negoziok porrot egin ez dezaten. Begibistan dago krisiak Europara heldu direla, baina zaila da Guridiren ustez noraino joko duten jakitea, […]

84. zenbakia da pasa den irailaren amaieran Berbaizu Deustualdeko euskara elkarteak kaleratu duena. Azalean 3 artikuluren aipamena: Isabel Isazelaia, Early Reflections eta Gurpil gaineko oporrak. Azken honi dedikatu diote ohiko Monografikoa: alde batetik, Adriano de Mata deustuarrak Euskal Herria puntuaz punta zeharkatu du txirrindulaz; bestetik, Unai Jauregibeitia eta Borja Portuondo […]

Garai aproposa da udako amaiera urakanak eta zikloiak munduko bazter horretan agertzeko. Azkenak, momentuz, Gustav eta Ike izan dira, ehunka pertsona hil dituztenak Haitin, Jamaikan, Dominikar Errepublikan, Kuban eta AEBetan. Elena Bengoetxea Euskadi-Kuba elkartearen kideak kontatu digunez, AEBetan bi urakan horiek 77 lagun hil dituzte ofizialki, eta Kuban 7 (ez […]

Ohikoa denez Nafarroa Garaiko hiriburuan bukatu dira aurtengo EUEko Udako ikastaroak, 36.ez. Uztailaren 21ean hasi eta hil horren 25era arte luzatu dira hainbat ikastaro. Oraingo honetan Tania Martinezi eta Joseba Peñari egindako elkarrizketak aukeratu ditugu eta bukatzeko, balantze gisa, Amaia Ugalde UEUko kominikazio arduradunari burututakoa. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN. […]

Lapurdiko hiriburuan UEUko ikastaro batzuk izan dira aurten, uztailaren 14tik 18ra arte. Bi ikastaroren berri ematen duten elkarrizketak aukeratu ditugu, Itziar Salegiri eta Txente Rekondori egindakoak hain zuzen. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas080718.mp3 Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas080717.mp3

“Bertan Bilbo. Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko historia” liburuan Aitor eta Pedro Zuberogoitiak euskara eta Bilbo aztertu dituzte, Bilboko Udalak argitaratutako horretan. Bilbon azken hamarkadetan euskararen egoeraren inguruan ditugun iritzi batzuk bertan behera uzten dituzte Zuberogoitia anaiek. Ibilbidea 1894 urtean hasten da, Abando, Begoña, Deustu eta Azkue, Arana edo […]

Nora aldizkariaren 0 zenbakia pasa den abenduan agertu bazen ere, oraingo honetan uztailari dagokiona aztertu dugu Hektor Ortega, Nora aldizkariaren arduradunarekin. Berria egunkariarekin batera hilaren lehen igandean saltzen den aldizkari honek, Euskal Herriko hainbat toki ikuspegi desberdinetatik eskaintzen dizkigu. Seigarren zenbaki honetan, “Udarako 25 destino” da gai nagusia: bertan “abentura, […]

Azken urteetarako ohiturari jarraituz, Bilbo Hiria kontaktuan jarri da UEUrekin, Udako ikastaroen berri  emateko asmoz. Aurten ekainaren 30ean hasi ziren Udako Euskal Unibertsitateko 36. Udako ikastaroak, Eibarren. Bertan, bi astetan zehar, hainbat ikastaro izan dira “Udako menua 08” lelopean. Egindako elkarrizketen artean zuk entzuteko lau aukeratu ditugu: Amaia Ugalde UEUko […]