Azkuna Zentroak gaur ekin dio 2023-2024 denboraldiari AZZabalik Sorkuntza Artistikoaren inguruko topaketekin. Gainera, aurtengo denboraldia osatuko duten proposamen artistikoak ere ezagutaraztera eman dituzte gaur goizean egindako aurkezpenean. 2023-24 denboraldian, aurtengo denboraldian, erakusketak, jaialdiak, zinema-zikloak, literatura-jarduerak eta arte-eszenikoak izango dira ikusgai. Hala ere, Rakel Esparza kultura programazio arduradunak berrikuntzak izango direla […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Komikiaren munduarekiko hitzordua Getxora itzuliko da irailaren 29tik urriaren 1era, 21. Komiki Azokaren eskutik. Ohi bezala, bertan, sektoreko figurei egingo zaien omenaldia izango da eta aurten Ana Miralles artista beteranoa eta Mikel Begoña euskal gidoilaria izango dira protagonistak. Azken hau izan dugu gurean, azokan zehetasunak ekartzeaz gain, azken urtetan euskarazko […]
Iñigo Muguruzari omenalditxo bat egiteko eta euskal musikari bultzada emateko, Elkarrek, Antxeta Irratiak eta EHZ festibalak elkarlanean Paradisu Zinema izeneko musika beka sortu dute. Lehen edizioa BENIZZE proiektuak irabazi du eta Beñat Goitia proiektuaren sortzailearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Goitiaren hitzetan, orain arte egindako ibilbidearen sari modukoa da irabazitako […]
Aizu aldizkariko Iraila eta Urriko zebanbakia izan dugu mintzagai Eñautekin. Udako etenaldiaren ostean bueltan da AEKren aldizkaria. Azalean ohikoa den moduan elkarrizketa nagusia, zenbaki honetan Txuma Murugarren kantaria. Argitaratu berri du Gautegia lana eta aitzakia ederra izan dute musikaz eta beste berba egiteko. Intza Alkain aktorearekin berba egin dute eta […]
Irati Iciar izango da Topaguneako lehendakari berria, Kike Amonarrizen lekukoa hartu zuen ostiralean Ermuan. Fase berri bati ekingo diola iragarri du Euskara Elkarteen Federazioak. Aro berriak, ekinbide eta lan ildo berritzaileak baliatuz, euskararen erabilpenean jauzi bat ematea du helburu. Azaroaren 18an Arrasaten egingo duen 3.kongresuan aurkeztuko ditu Topaguneak aro berri […]
Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzera deitu du euskararen aurkako oldarraldia salatzeko. Manifestazioa 17:00etan hasiko da Euskaldunatik eta udaletxean amaituko da. Euskararen eta euskal hiztunen eskubideen kontra eginiko epaiak gaitzesteko egingo den manifestazioaren leloa jakinarazi du gaur kontseiluak Bilbon egingiko agerraldian: “Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat”. Bestalde, azaroaren […]
Adinekoen nazioarteko eguna igandean urriaren 1ean izango da eta Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak datorren astelehenerako manifestaziora deitu du egun hori dela eta. Udaleko plazan hasi eta Bizkaiko diputazioan bukatuko dute. Bizi-baldintza duinak, zerbitzu publiko unibertsalak eta pentsio publiko duin eta nahikoak eskatuko dituzte. Mugimenduko kideen arabera adineko pentsiodunek gero eta […]
BAD jaialdia Urriaren 12an abiatuko da dantza eta antzerki jaialdiaren 25garren edizioa. 11 egunetan zehar 11estreinaldi izango dira. Orotara 16 proposamen gozatu ahal izango dugu. Euskal konpainia eta artistek osatuko dute BAD 2023ren programazioa: Paula Gironi, “Embo (r)rak, Artistak Egoitzan -Bilbaoeszena 2023 beka jaso duena (urriaren 17an, 19:00etan, Harrobian). Asteazkenean, […]
Bilbok badu jada Metrominutua, hiriko leku batetik bestera oinez joateko zenbat denbora behar den erakusten duen mapa. Metrominuto mapa sinoptiko bat da, eta hiri bakoitzeko zenbait punturen arteko distantziak eta denborak neurtzen ditu Mapak hiri bakoitzaren zentralitate nagusiak eta haien arteko distantzia adierazten ditu, metrotan eta minututan adierazita. Metro-mapetako ikusizko kodeak […]
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean ‘Bizkarsoro’ pelikula. Euskararen eta euskaldungoaren iragan hurbila kontatzen duen pelikulak. XX. mendean, fikziozko herri txiki batean, Iparraldean, bost garaitan banatuta. Euskararen zapalkuntza eta bizi gogoa. Erreportajean kirola hizpide. Indarkeria kirolean, zein barneratua dagoen. 10etik 8k jasan izan du indarkeria: irainak, oihuak, […]
