Gaurko saioan, euskal musikan sortu diren azken proiektuen berri emango dugu, Royal Canal, esate baterako edo Atom Rhumba. Hauek larunbat honetan Kafe Antzokian izango ditugu entzungai zuzenean. Bestaldetik Split 77, disko berria grabatzen ari dira eta bitartean euren azkeneko diskotik (Mentura) ateratako kantu pare bat entzungo ditugu. Atzerritik, Cirkus, […]
Musibla
Txuma Murugarren esatari eta musikariaren eskutik, bertoko eta munduko musika berri finenak. Astelehenetan 21:00etan eta errepikapena larunbatetan 18:00etan
Gaurko saioan, Sweet Oblivion taldearen lehenbiziko diskoa entzungo dugu, Travelling Brothers leioarrak ere gurean izango dira. Conxita (Pomada) musikariaren azken diskoa eta Galiziatik datorren Sumrrá taldea ere ekarriko ditugu gurera. Skalariak taldeak argitaratu berri duten bildumatik kantu bat ere entzungo dugu. Atzerritik ESG talde berezia bere funk minimalarekin, Lisa […]
Euskal Herriko taldeei dagokiola Makala ekarri dugu bere azken diskoarekin (Boom Shaka Laka), Keike taldearen Oinetan Kea diskoa, The Uski`s eta Pinbol. Atzerritik neskak baino ez ditugu ekarri gaurkoan, Berlinetik Masha Qrellaren Unsolved Remained diskoarekin, Ipar Amerikatik Cat Power eta Dayna Kurtz, Ingalaterratik Kevin Belchdom eta Islaja Islandiatik. Saioa […]
Dominique A musikari frantziarrak irekiko du gaurko saioa, honen ostean Coraline Clement, Benjamin Biolayren arreba, bere gozotasun hunkigarriarekin. Gero Art Brut, Franz Ferdinand eta abarrak entzungo ditugu. Euskal Herritik, berriz, Sweet Oblivion (irudian) eta Royal Canal Noiz Pop disketxearen azken diskoak, Ruper Ordorikaren Memoriaren mapan eta Itaka talde berriaren Nerabe […]
Gaurko saioan, joan den urteak utzi dizkigun zenbait nobedade entzuteko aukera izango dugu: Betagarriren azken diskoa (Hamaika gara), Bide Ertzean taldeak egindako Non Dira diskoa eta Nomada Tx-en azkena. Suediatik El perro del Mar proiektua (irudian), Danielson-en musika edo Lambchop entzungo ditugu, besteak beste. Saioa DESKARGATU. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla070110.mp3
Gaurko saioa irekitzeko Mugaldekoak proiektua hautatu dugu, Edu Zelaietak eta Beñardo Goietxek 2004tik aurrera aurkezten egon diren ikuskizunaren testigantza biltzen duen diskoarekin. Goseren sinkretismo musikala ere bertan izango da entzungai, Atom Rhumba eta Pinbol taldeen emozioak, Will Johnson musikari hiperaktiboaren bi emaitza, bere bakarkako lana eta South San Gabriel […]
Saio honetan Pinbol (argazkian) taldearen proposamen interesgarri eta kalitatezkoa ekarri dugu eta taldeko partaide batek proiektuaren aurkezpena egingo du. Gainera, Now it’s overhead Athes-ko taldearen musika, Sondre Lerche eta The Magic Numbers taldeen soinu klasikoak, The Magnetic Fields-en emozioa eta melodia sendoak. Bilbotik datorren jazz proiektu berria, Jeronimo […]
Gaurko saioan Kerobia taldeko partaide bat izango dugu Rose Escargot izeneko euren azken diskoari buruzkoak kontatzen. Honetaz aparte, Nun taldearen lehen diskoa ere entzungai izango dugu, Collage izenekoa, soinu ilun eta emotiboak. Anje Duhalderen Sorminetan eta Joseba Tapiaren Real Politik gehiago ezagutzeko aukera izango dugu eta Atom Rhumbaren Amateur Universes […]
Arratsalde euritsua suertatu zaigu gaurkoa, eta aukeratu dugun musika bat dator giroarekin. Bide Ertzean taldearen “Non dira” azken diskoaren aurrerapen singela entzungo dugu, Joseba Tapiaren “Real Politik” diskoa ere gurean izango da, Anje Duhalderen “Sorminetan” azken diskoarekin batera. Atzerriko harrobitik, Espers (aurki Durangoko Plateruenean egongo direnak) ekarri dugu, euren hipismo […]
Mouse On Mars taldearen erritmo sinkopatuekin hasi, baina ondoren hainbat trobadore izan ditugu gurean gaurkoan. Arcade fire, beren Funeral izeneko diskoarekin, Smog Bill Callahan-en taldea, David Pajo, Edwin Collins, Mister John Soda, Rafa Rueda izan dugu Saredun eskua bere azken diskoa aurkezten. Saioa entzuteko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla060614.mp3
