Gaurko saioan ez dago hari finkorik, mota askotako musikak bildu ditugu gaurkoan, Hot Chipen musika dantzagarritik hasita Gregor Samsa taldearen rock iluneraino, bitarte horretan Sagarroiren reggae-ska, Aura Urziceanuren Jazz-latin edota Elurretan taldearen pop argitsua topa ditzakezue. Saioa eskargatzeko, egin klik HEMEN. https://bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla070711.mp3

    Gaurko saioan, nahi gabe, musika beltzaren ildotik elikatzen den musika izan dugu oinarri. Aspaldiko taldeak eta egungoak, denak soul, rithm&blues, blues eta abarrean koka ditzakegunak (Afika, Arima Beltza, Janis Joplin, Thelonius Monk…), ez denak, ordea. Gaur egun soinu berriekin esperimentatzen ari diren talde zenbaitek ere bere lekua dute gurean, […]

    Gaurko saioaren hasieran folk musika ekarri dugu, baina rock psikodeliko eta progresiboarekin zerikusi handia duten taldeak aukeratu ditugu. Batzuk gaur egungoak, Espers, Alasdair Roberts… beste batzuk aspaldiko diskoak, Haizea, Txomin Artola (argazkian), guztiek lagunduko gaituzte arratsalde hits honetan. Bigarren atalean, bestelako soinuak, La Troba Kung Fu, Katalunyatik, Tojiko Noriko […]

    Etxeren disko berriarekin irekiko dugu gaurko saioa (Bidea eginez), segidan Joseba Tapia (Real Politik) Anari (Zebra) eta Markos Untzeta (Zenbat Euri) diskoetatik pieza bana entzuteko aukera izango dugu. Atzerritik, Damien Jurado, Sparklehorse, Natxo Vegas, Beck, Marlango eta Joanna Newson egongo dira gurekin. Bakarlariz jositako saioa gaurkoa! Deskargatzeko, klik HEMEN. […]

    Saio honetan hurrenez hurren ostegun eta ostiral honetan Kafe Antzokian egongo diren musikariak ekarri ditugu. Ostegunean Une eta Kauta taldeek euren azken lanak aurkeztuko dizkigute eta ostiralean Ruper Ordorika (argazkian) Memoriaren Mapan diskoaren emanaldi intimoa. Markos Untzeta ere gurean izango da bere azken diskoarekin (Zenbat Euri). Horietaz aparte, Regina […]