Txuma Murugarrenek betiko eskemari eusten dio oraingoan ere Musibla saio hau planteatzerakoan: orekan erakustea eta entzunaraztea hemengo eta kanpoko musikari interesgarrien emaitzak. Hemengoen artean, Piztiak taldearen Euriaren zain izeneko diskotik bi kanta entzun ditzakezu: Gatibuaren balada eta diskoari izena ematen dion kanta. Geroago, Jone bakarlari gaztearen lehenengo diskoa ezagutarazten jardun […]

1

Ohi bezala, han-hemenka, berton eta bertan ibili zaigu Txuma Murugarren aste honetako Musibla irratsaioaren eduki musikalak aukeratzerakoan. Lehen-lehenik, Wagon Cookin, Garayalde anaien proiektu dotorea entzun dugu gaurko saioan, eta Atom Rhumba edo Arean (argazkian) taldeen propasamen berritzaile eta erakargarriak ekarri dizkigu saiogileak. Atzerritik Yeah Yeah Yeahs eta Strokes, 70eko hamarraldiaren […]

Saio bikaina prestatu digu asteon Ainhoa Markinezek, Bela Bartok konpositorearen lana hobetoxe ezagutu dezagun. Bela Bartok Inperio Austro-Hungariarraren garaian sortu zen, 1881eko martxoaren 25ean. Orduko politikaren gorabeherak zirela eta, Hungarian, Errumanian, Eslovakian eta Ukrainan eman zituen haurtzaroko urteak, eta horrek tokian tokiko herri musikak ezagutzeko aukera eman zion Bela gazteari. […]

Ohi duen bideari jarraikiz, Txuma Murugarrenek askotariko musika eskaintza egiten digu Musibla saio honetan. Laburpen gisa, esango genuke neurri egokian konbinatzen dituela bertoko eta kanpoko artisten emaitzak. Bertokoen artean, Ruper Ordorikak behinola Joseba Sarrionandiaren hitzekin moldatu zuen Ene begiak kantu zoragarria entzuteko plazerra izan dugu, Ez da posible diskotik hartuta; […]

Gaurko saioan Jaume Sisaren proiektu galaktikoaren berri izan dugu, 70eko urteetan grabatutako disko garrantzitsuekin. Beste aldetik, Ameriketako folk berriaren aitzindaria den Michael Giraren musika entzun dugu. Xabier Montoiaren azken diskoa ere ekarri dugu gurera, lan berri batean murgilduta dagoen xurrumurrua aitzakiatzat hartuta, nahiz Xabierren musika entzuteko aitzakiarik ez den behar. […]

Ohi duen bezala, Musibla irratsaioaren gidari den Txuma Murugarrenek bertoko eta kanpoko musikaren aukera oparoa dakarkigu orain ere. Saio honetan Markos Untzetaren Zenbat euri azken diskoaren aurrerapen bat entzuteko aukera daukazu, eta Euskal Herriko bakarlariekin jarraituta, Rafa Ruedak (argazkian) kaleratu berri duen Saredun eskua ere entzungai daukazu. Atzerrira begira, FIB […]

Lehenengo eta bat, Donostiako Etxekalte aretoan aritzen den Makala DJ edo disko jartzailearen Hondartzan diskoa aurkeztu digu Txuma Murugarrenek. Horren ostean, aurtongo uztailean izango den FIB edo Benicassimgo Nazioarteko Festibala hartu du hizpide eta bertatik pasatuko diren izar nagusien errepasoa egin digu. Honako talde hauek aipatu ditu, besteak beste: proposamen […]