Gaurko saioa hamakarekin jaialdiz jaialdi ibili gara. Udarekin batera datozen jaialdia batzuk izan ditugu hizpide. Ekainaren 28, 29an Abanadoibarran Lekuz Leku jaialdiaren XV. Edizioa ospatuko da, bertan izango diren dantza piezak izan ditugu hizpide. Armintza Txapel Reggae 2019ko artisten zerrenda prest dago, uztailaren 13an ospatuko da. Aurten festibalak hizkuntza eta kultura aniztasunaren alde […]
Piperpolis
Kultura magazina Ane Zabalaren eskutik, asteartero 21:00etan.
Gaurkoan Kattalin Miner dugu Bilbo Hiria irratian, kazetariak eta idazleak argitaratu berri du, “Moio, gordetzea ezinezkoa zen” liburua, kronika edo erreportaje berezia dugu, Hausnarketaz betetako lana, elkarrizketak oroitzapenak biltzen ditu, Aimar Elosegi Ansa gazte transexualaren suizidioaren inguruko memoria ariketa egin du , Tene Mujika bekarekin jaso eta Elkarrek argitaratu du. […]
Gaurkoan “Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari” antzezlana izan dugu hizpide. Pabilioi 6 aretoko talde gazteak taularatu du eta ostiralean euskaraz ikusteko aukera izango da. Ana Garcia bilbotarra hilik eta bortxatua agertu da Vinaroseko zabortegi batean. Bertan ematen zituen oporrak, eta kuadrillako lagunek beren buruari galdetzen diote merezi ote duen […]
Gauekoan Piperpolistarrak Lizarrietara egin dugu salto. Asteburu honetan Uso pop jaialdiaren 10 edizioa ospatuko da, eta honekin deskantsua hartuko du jaialdiak, ez orde elkarteak. Konturatu orduko bi zifretara iritsi da jaialdia eta osasuntsu eta indartsu badago hausnarketarako tartea irekiko dute. Ala ere asteburu honetan izango da zer gozatu Sara eta […]
Miren Amurizak “Basa” eleberria argitaratu berri du, 2017ko udazkenean irabazi zuen Igartza saria, eta haren laguntzarekin argitaratu du lana. Sabina da nobelaren protagonista, baserrian bizi da. Sabina Gojenola bertan bizi da koinatu elbarriarekin, Henry Ameriketan ibili ostean Euskal herrira buelta egindakoan Sabinarekin bizitzen dena. Sabina osasunez makal dabil, seme alabak […]
Igandean aurkeztu dute Donostian Napardeath, 3.000 euroko aurrekontuarekin eta 150 laguntzaile baino gehiagoren ekarpenari esker osatu ahal izan duten filma. Ataun of the Dead (2012) filmean bi zientzialari karlistek Zumalakarregi berpiztu eta Joxean’s hil eben-en (2014) bigarrenean Agirre lehendakaria buru zuen Eusko Alderdi Banpirikoa garaitu ostean, trilogia ixten duen Napardeath […]
Gurutze Etxebarria eta Oier Aslak osatzen dute Asla taldea. Sei kantuko lana argitaratu berri dute eta formatu akustikoan aurkezten dabiltza lana. Oier Asla izan da gurean. Gaztetan Maldan taldean aritu zen, ondoren bertsioak egiten hasi eta 2012tik kantu propioak egiten ibili da. Kontzertu batean Gurutze ezagutu eta elkarrekin abiatu zuten […]
Bere lehen bakarkako lana kaleratu berri du Iñaki Larrayoz, Larra Bideak deiturikoa. Zazpi abestiko diskoa osatu du, Frantzian eginiko egonaldi baten sortutako kantuak dira, nahiz eta gaztetatik musika ibilia den. 2018 udaberrian Berako Atala estudioan grabatu zuen lana, Iñigo Irazokirekin, analogikoan. Berak grabatu ditu instrumentu guztiak, Argibel Eubak lagun du […]
Gaurko saioan memoria, migrazioa eta sorkuntza uztartzen dituen proeiktuaren inguruan mintzatu gara, Batetik Basotik itsasora dokumentala eta Basoa dantza piezaz. Asteburu honetan estreinatuko dira Loraldia jaialdiaren barruan. Basotik itsasora dokumentalaren emankizuna goizez, eta Basoa koreografia arratsaldez izango dira. Dantzaz izan da Larart egitasmoaren bultzatzailea eta sortzailea, Hotz Zarautz eta Txikota […]
Euskal Herriko hainbat garai eta arlotako 50 andreren bizitzak bildu dituzte ‘Errebelde 50 bider’ liburuan. Erein argitaletxeak argitaratu du. Maria Orcasitas-Bikandik, Andrea Perales Fernandez de Ganboak eta Angela Garcia Mardonesek, dira egileak. Artistak, kirolariak, zientzialariak, ekintzaileak eta beste dira Erein argitaletxeak ateratako liburuko protagonistak; aspaldikoak batzuk, egungoak besteak. Errebeldeak dira […]
