Gaurko saioan musika izan da nagusi, Zazkel taldearen azken lanaz jardun dugu. Plazartu berri dute “Estatu kolpea” deituriko lana. Zazkel 2012an sortu zen Bilbon. Etxahun eta Asier izan ziren taldearen aurrekariak prestatu zituztenak, eta gerora Tolo, Irati, Axier, Oskar eta Piarres batu zitzaizkien. Zazkel taldearen hirugarren eta azkeneko lanak “Estatu […]

Durangoko azokaren atarian gaudela sumatzen da, piperpolistarrok mahai liburu eta diskoz beteta ditugu denak berriak, denak labetik atera berriak. Tristtan Mourguyk ere lan berria argitaratu du, “Sargia” deiturikoa. Donibane Lohitzuneko kantariak oraingoan hirukote formatura salto egin du. Formatu horretan grabatu eta diskoko kantua zuzenean aurkeztuko dituzte. azaroaren 14ean Bilboko Bira […]

Talde ezberdinetan ibili ostean  Iker Martinez de Zuazo bere bakarkako bigarren lana aurkezten dabil “Lurralde berriak” 11 kantu berri. Gurean izan da  Iker eta lurralde berri horiek berarekin batera ezagutu ditugu, Askatasun pertsonala, maitasuna, galera, tristura, bizitza erdiko krisia, heriotza, aurrera egitea… Hitzak, bere bizitzaren momentuko erradiografiak dira, mamuak uxatzeko, […]

Ikastolen Elkarteak 2005ean jarri zuen martxan Xabiroi aldizkaria, eta ordutik 52 zenbaki kaleratu dituzte. Aste honetan komiki berria aurkeztu dute, Harkaitz Cano eta Iñaki Holgadoren ‘Amets alokatuak’ albuma plazaratu dute .Elkarrekin eginiko laugarren komikia dute bi sortzaileek. Harkaitz Cano izan dugu gaurkoan bide lagun.Istorioa Xabiroi aldizkarian argitaratu zen atalka ,2015eko […]

Gaurko saioan Xabi Camareroren bisita izan dugu, Urtz taldeak lan berria argitaratu zuen martxoan, kantu berriak entzun eta lana ezagutu dugu. Pasaian sortu zen Urtz musika talde, 1988. urtean. Sorrera hartatik 31 urte pasatu direnean lan berri bat kaleratuko du taldeak, Zabaldu ateak izenburupean. Taldearen zortzigarren diskoa da. Xabier Camarero […]

Cesaria Evoraren kanta ezagun baten izenburua hartu dute Josu Martinezek eta Txaber Larreategik Alfonso Etxegarai plentziarraren itzuleraren kontakizunari titulua jartzeko. 40 urte dira Etxegaraik Plentziatik alde egin behar izan zuenetik, eta azken 33 urteak deportatuta eman ditu Sao Tome irla txikian.  “Sagarren denbora” filmean errealitate horretara hurbildu ziren zuzendari biak. […]

Kaskezur talde nafarraren “Ihesi doaz animaliak” labetik atera berria d. Irailarekin batera iritsi zaizkigu kantu berriak.  Taldeko Iñigo Belzunegi batu zaigu irratira. Aurreko diskoak “Aspisugeak” oso kritika onak jaso zituen, baina horrek ez die preziorik eragin, izan ere betiko martxan sortu dituzte kantu berriak. Diskoak bertsio bat Dakar “Euria “ […]

Onki Xin taldearen musika entzuten dugu gaurko Piperpolis saioan,  duela urte bete ezagutu genuen Fernando Sapo eta Zigor DZren proiektu berria “Biziko bagara erregeen buruak zapaltzeko izango da” deituriko lehen diskoa entzunaldi batzuk egin dizkiogu diskoari, eta zuzenean gozatzeko aukera izango dugu aste honetan bertan Bilbon, ostegunean Kafe Antzokian aurkeztuko […]

Ostegunean Irailak 12an, Bilboko pop rock lehiaketa abiatuko da, 31. Edizioa da aurtengoa. Finalerako sailkatzeko kontzertuak abiatuko dira, ohikoa den moduan Bilborocken. Euskal herriko, estatuko eta nazioarteko taldeak lehiatuko dira, hiru modalitatetan, pop rock, metal eta Urban. Miguel Diezek lehiaketako xehetasunak ekarri dizkigu. Airu taldea Bilbo hiria pop rock lehiaketako […]