Landareak eta animaliak mintzo ziren garaian, bazen Mikel izeneko baserritar bat. Elurra mara-mara ari zuen eta Mikel Oso kezkatuta zegoen; urte hartako negua oso gogorra izango zen eta zelaian bizi ziren animalientzako arrisku handia zegoen… Horrela hasten da Animalien hizkuntza ipuina, Sorgina Txirulinak sortutakoa. Horrez gain, Badator Sorgina Txirulina liburuan […]
Piperpolis
Kultura magazina Ane Zabalaren eskutik, asteartero 21:00etan.
Gaurko saioan antzerkia izan dugu protagonista. Miren Tirapu aktoreak ostiralean estreinatuko du “ Manifestu bat” antzezlana. Taula gainean pertsonaia bat, istorio bat baina hiru ahots agertuko zaizkigu. Pertsonaiak hiletarako gonbidapena egiten digu eta bertan bazterreko pertsonaiak bere azken hitzak eskainiko ditu. Umorea eta kritika izango dira lan honen euskarri nagusiak. […]
Gaurko saioan Jon Basagurenen bisita euki dugu. Izaki Gardenak taldeak argitartu berri duen lana ezagutu dugu berarekin batera. Diskoak zortzi abesti berri ditu, Sevillako La Mina estudioan jasoak, Raul Perez teknikariaren gidaritzapean. Pozik daude azken emaitzarekin eta pozik ere biniloan argitaratu dutelako lana. Gainera autoezkoizpenaren bidea hartu eta Erraia sortu […]
Garai Zekenak antzezlana aurkeztu du Arriaga Bilboko antzokiak, Henrik Ibsen norvegiar dramaturgoaren klasiko handietako batean oinarrituta Denise Despeyroux egileak egindako testuaren bertsioa, Raul Cancelok zuzenduta. Oholtzan Miren Gaztañaga Kepa Errasti, Arantza Goikoetxea, Gabriel Ocina, Aritza Rodríguez eta Pako Revueltas harituko dira. Gaurkoan Miren Gaztañaga eta Kepa Errasti batu zaizkigu saiora. […]
“Inor ez delako profeta bere Mendean, Gabriel Aresti egunean” saiakera argitaratu berri du Asier Amezagak, Erein argitaletxearen eskutik. Irratian izan da Amezaga eta, azaldu digunez, Gabriel Aresti behin eta berriz azaleratzen den poeta dugu, eta berak haren “izenaren eta poemen errepika eta errepliken gaineko hausnarketa” plazaratu du… horrela dio liburuaren […]
Montauk taldeak lan berria du esku tartean “geruzak” deiturikoa. Gaurkoa Beñat Goñi izan dugu saioan bide lagun. 2016an estreinako lana argitaratu zuten eta bi urtera Geruzak izeneko bigarren lana argitaratu dute. Gasteizko Jimmy jazz estudiotan grabatu dituzte zazpi kantu berriak. Aurrekoarekin alderatuta sintetizadore eta programazioekin bestelako atmosfera bat lortu dute. […]
Gaurko saioan Iratxe Fersneda laguna izan dugu bidelagun, Lurralde Hotzak ez-fikziozko lehen film luzea aurkeztuko du Xixonen, Xixongo 56. Nazioarteko Zinemaldian parte hartuko du Llendes sailean. Lurralde Hotzak emakume baten bakarkako bidaia da eta bere bidelagunak zinearen mamuak eta bere kamara dira. Ez fikziozko road movie honetan, bere begirada erlezaintzarekin, arkiteturarekin […]
Argiaren abiadura da Baobabs Will Destroy Your Planet Iruñeko taldearen lan berria. 2014an sortu zen taldea, eta, bigarren bilduma eskua artean dutela, irratira etorri zaizkigu. Eymar gitarra eta abeslaria batu zaigu saioan. Taldean aldaketak izan dituzte eta urtebete gutxi gora behera jo gabe egon ostean irailean grabatu zuten abesti sorta […]
ATX teatroak azaroaren 2an “7ak bat. Gaiztoetan gaiztoena” antzezlana Azpeitian estreinatuko du. Ikuskizuna sorkuntza lan kolektiboa eginez hiru egonalditan ondu dute. Azken txanpan sartuta harrapatu ditugu. Zazpi Bekatu kapitaletan eta bekatuaren kontzeptu orokorrean oinarrituta, Victor Frankensteinek egin bezala, izaki berriari emango diote bizia; piztia grotesko, basati eta gupidagabea, komikotasunez, satiraz […]
Gaurko saioan Sonakay taldearen bista izan dugu, ostegunean Bilbon aurkeztuko dute disko berria. Sonakay, euskal zein ijito erro sendoko talde donostiarrak, bere lehen diskoa kaleratu du. “Sonakay denontzat” izeneko lana, Mutrikuko AME estudioetan grabatu dute eta zazpi abesti egin dituzte. Abesti propioez gain, euskarazko lau bertsio ere grabatu dituzte: Benito […]
