Gaur Piperpolisen Saioa Olmo izan da gurean. Disonancias proiektuaren inguruan solasaldia izan dugu. Disonancias ekimenak artistak eta Euskal Herriko enpresa berritzaileen artean kolaborazioak sortzen ditu. Arantza Mendiharat disonanciaseko koordinatzaileak  proiektuak azaldu dizkigu. Informazioa gehiago; www.disonancias.com. Bestetik Jon Trolloperen kapitulu berria izan dugu. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis080526.mp3

Mikel Markez ‘Zure begiek. Bilduma 1988-2008’ diskoa aurkeztu berri du. Bertan hogei urteko ibilbidea laburtu du musikariak hamalau abestitan. Hogei urte taula gainean, hogei urte kantuak egiten eta zazpi disko eta hamaika komeriaren ostean bilduma egitea erabaki du Mikel Markezek piperpolisera hurbildu da. Saio hau deskargatu nahi baduzu klikatu HEMEN. […]

Piperpolisen artearen txanda heldu da, Saio Olmo kolaboratzaireak Haizea Barcenilla gonbidatu du, Calypso erakusketaren komisarioa. Haizea Barcenilla historialaria da, arte kritikaria eta arte komisarioa. Momentu honetan Londreseko Goldsmiths College-ean bere komisariado ikasketak amaitzen ari da eta pasaden ostegunean Rekalde Aretoan berak komisariatutako “Calypso” izeneko erakusketa inauguratu du. Erakusketa honek Bizkaiko […]

Aste honetan aurkeztu du Ruper Ordorikak zuzeneko lan berria, besapean diskoa ekarri du eta berarekin batera Hamar terdietan lanaren inguruan hitz egin dugu. 2006ko azaroaren 26an eta 27an Bilboko Kafe Antzokian zuzenean grabaturiko bilduma dugu honako hau. Gaueko 10:30ean. Bilboko Kafe Antzokian. 2000. urtetik aurrerako Mugalariekin, Alberto De La Casa […]

Ipuin bilduma ekarri dugu piperpolisgo lehen tartean. Pasadan urteko udazkenean plazaratu zuen Eider Rodriguez idazleak ‘Haragia’ deituriko liburua. Hamabi ipuinez osatua da Eider Rodriguezen bigarren bilduma hau. Liburuko lehen kontakizunak eman dio izena, ‘Haragia’. Musika Kokein taldearekin batera etorri da. Talde eibartarrak lan berria aurkeztu digu. Saioa deskargatzeko egizu klik […]