Gaur Markina eta Elgoibarreko musikariak osatutako taldea dakargu; Aterkings. Bigarren lana plazaratu dute baina bigarren honetan aurrekoaren ildoa jarraitzen dute rock and rola eginez. Alberto gitarra jolea telefonoaren beste aldean Ater queens diskoko kantuak aurkezteko. Oreka Tx-k bere bigarren lana aurkeztu du Nomadak tx. Munduan zehar ibili ziren, herri […]

     Hilabete honetan argia ikusi du Sagarroiren laugarren lan luzeak: “Baleike”. Kataluiniako Kasba Music etxeak emanen du argitara. Iñigo Muguruzak gidatutako taldearen soinuak orain arteko ezaugarriak gordeko ditu: cumbia-ska, reggae-rumba, ska, rock… non letrek, beti bezala, garrantzi handia izango duten.Gainera, disko honetarako, Iñigo Muguruza, Asier Ituarte, Carlos Zubikoa eta […]

    Urgabe talde bizkaitarraren laugarren lana ezagutuko dugu. Hamar kantu bildu dituzte Isilean deituriko lan berrian. Agus Barandiaran Urgabeko abeslaria izango da gurean. Datorren astelehenean hasiko da Bilbon Zinebi jaialdia. Zinema dokumental eta laburmetraien Bilboko jaialdia abenduaren 2 arte luzatuko da eta egun guzti horietan denetariko pelikulak ikusi ahal izango […]

Bueltan dator Piperpolis irratsaioa Bilbo Hiria Irratira. Datorren astelehenean urriak 30 arratsaldeko zazpietan hasiko da aurtengo ibilbidea. Txalok euskaraz estreinatu berri du Yasmina Rezaren Art lana, ikuskizunak giza harremanak jartzen ditu agerian, margolan batek lardaskatzen du 3 lagunen adiskidetasuna. Taula gainean Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza aktoreak. Piperpolisen […]

Iruñako SOK taldeko kideek 13 mantracks berain lehen lana aurkeztuko digute. Lasunen kabaretean Aukeran dantza taldeko zuzendari Edu Munduamendiaraza izango da. Bideak ikuskizun berria prestatzen ari dira eta uztailaren 13an estreinatuko dute Donostian. Betiko atalak ere entzungo ditugu: Jon Trolloperen azken atala, lehiaketa, gomendioak… Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis060626.mp3

Azpeititik heltzen den talde berriaren bisita izango piperpolisen. Ezinean laukotearen lehenengo lana ezagutuko dugu. Gor diskoetxearekin plazatu berri dute izen bereko diskoaz hitz egingo dugu. Hardcore melodikoa egiten dute. Migel Mari Elosegi Biologo eta bazozain leitzarrarekin Piriniotako Hartzari buruz hitz egingo dugu. Plazaratu berri duen liburuaz “Hartz arrea Pirinioetan” , […]