Pint of science ekimena 2012an sortu zen Ingalaterran. Zientzia eta zientzialarien ikerketak gizarteari heltzeko beste modu bat da. Atzo izan zen lehen ekitaldia Bilbon. Jone Uria matematikaria eta Eneko Axpe fisikaria aritu ziren. Fraktalak zer diren azaldu zuten. Fraktalak forma geometriko eder eta berezienetako batzuk dira; berdinak dirudite eskala desberdinetan […]

UEU erakundeak aurtengo udarako ikastaro eta jardunaldiak aurkeztu berri dituela eta, programazio horren antolatzaile lanetan dabilen Irati Iciarrengana jo dugu, informazioa bertatik bertara jaso nahian. Baina aurtengo egitaraua jorratzen hasi baino lehen, UEUren beraren historia egin diezagun eskatu diogu Iratiri. 1973an sortu zen UEU Donibane Lohizune, Hegoaldean artean diktadura zegoelako. […]

Karlos Zurutuza Kazetaria Irak, Iran, Afganistan, Kurdistan, Siria, Pakistan eta Libian lan egin du besteren artean. IPS, Al Jazeera, Gara eta Deutsche Welle-ko ohiko kolaboratzailea da, ekialde hurbilean ibiltzen da, gatazka guneetan. Freelance gisa diharduen kazetaria da, eta gatazka armatuetan espezializatu da. Argia, Gara, Berria eta 7K komunikabideekin lan egin […]

Patxi Ruiz de Samaniegorekin mintzatu gara gaur Hizpidea magazineko hasierako tartean. Espainiako hauteskundeen inguruan dagoen giro politikoa jorratu du Patxik, lehenik Espainian ekainaren 26an egingo diren hauteskunde orokorrei buruzkoa eta gero horiek Hego Euskal Herrian udazkenean izango diren autonomikoetan izan dezaketen eragina. Gure kolaboratzaileak polarizazio moduko bat ikusten du Espainian […]

Astelehena izaki, ekonomian murgildu gara Jon Bernat Zubiriren eskutik. Gure ekonomialariak zorraz jardun du gaurkoan, publikoaz zein pribatuaz, bataren eta bestearen ezaugarriak zehazki azalduz. Zorpetze publikoak Eurogune deiturikoan sortu dituen arazo itzelak eta arazo horietatik eratorri diren mendekotasun eta morrontza ekonomikoak aipatu ditu berak. Beste herrialde batzuen datuak ere eman […]

Gaurkoan, hiru gonbidatu berezi bezain errepikaezin izango ditugu. Lehena gurekin dago gurekin hemen, Gaztea irratitik ezagunagoa izango zaizuen ahotsa pertsonan, Oihan Vega. Bigarrena grabatuta ekarri dugu, baina berea izan da guzti hau hasi zuen bizipena. Xerezaderen Artxiboko Ana Isabel Morales. Hirugarrena berriz, gaurko saioaren leit motifa bera da. Izpirituan ekarri […]

Gaurkoan ere gai ugari jorratu ditu Mikel Bujanda kazetariak Euskalerria irratiak Hizpidea magazinerako prestatzen duen kronikan. Lehenbizi, Arantzadi taldetik Iruñeko Udalean zinegotzi den Laura Berroz mintzatu zaigu. Zinegotzi honek parte hartu zuen bere ahizpa partaide den erakunde bati diru laguntzak emateko bilkuran eta horrek oposizioko taldeen haserrea ekarri du. Azalpenak […]