Egunotan New Yorken Aldaketa klimatikoa zalantzan jartzen duten hainbat adituren bilera izan du mintzagai Josu Larrinagak. Eztabaida teorikoak alde batera utzita, Josuk horien atzean dauden ideologia eta interesak azpimarratu ditu; bestetik, deigarria izan da azken momentuan Jose María Aznarrek New Yorkera ez joateko hartutako erabakia. Solasaldiaren bigaren zatian, Bilboko Bolintxun […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Otsailari dagokion honetan elkarrizketa luzea egin diote Marijo Sola Bizkaiko Emakumeen Asanbladako kideari. Horretaz gain, “Begoña eta euskerea” atalean Begoñako zigilu-armarri ezkutua aipatzen dute. Ohiko Inkesta eta beste gai batzuk landu dituzte: Otxarkoagako Bizitegi elkartea, Santutxu futbol taldeko 90. urteurrena edo Luis Briñas eskolako 75.a, besteak beste, Lur Mallea Berton […]
Aste honetako saiorako beste kanta aukeraketa batekin gatoz; denetik entzuteko aukera izango duzue, Xabi San Sebastian, Laja eta Mikel, Lin Ton Taun, Sen, Maddi Ohienart, Anari, edo Barrikada, besteak beste. Berriak eta astebururako agenda ere entzungai . Bejondeixuela!! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan dihardu Mirenek azken urteetan ikertzen, irakasten eta kudeaketa zereginetan ere. Ikasteko gogo ase-ezina duenez, pribilejioa da berarentzat hori, unibertsitateko irakasleek izan ohi duten askatasunagatik. Besteak beste, industriari bere prozesuak hobetzen laguntzen diote unibertsitatetik, gas kutsakorrek ahalik eta eragin kaltegarririk txikiena izan dezaten airean. Dena den, Mirenen […]
Aste honetako Soinugelan Xabier Elias “Mongo” bilbotar jazzmana izan dugu. Bere izenpean argitara eman duen diskoa, bere lehenbiziko diskoa, entzuten jardun dugu ordubete luzean, eta aukera aparta izan dugu bere musika alaia ezagutzeko, bera bezain alaia den musika, hain zuzen ere. Jazz giroko musika egiten du Mongok, baina, era berean […]
Aurten abortua izango da Euskal Herriko femenista askok datorren igandeko Emakumeen nazioarteko egunean izango duten leloa, Marije Etxebarriak esan duenez, Bizkaiko Emakumeen Asanbladak ez du bat egiten Madrilen egiten ari diren erreformarekin. Bestetik tratu txarrak ere izan ditu hizpide. Bukatzeko, ostegunetik igandera arte izango diren hainbat ekitaldiren berri eman digu […]
Agus Perez antzerki-kritikariak azken boladan izan direnak eta hurrengo egunetan izango direnak kontatu dizkigu. Bilbotik, esaterako, “Mirande kabareta” eta “Ahuntza edo nor den Sylvia?” pasa berri dira. Korrika Kulturalaren eskutik, Kabareta ikusteko aukera izango da Bizkaian, Igorren bederen. Asteburuari begira aipamen bat egin du Agusek: Barakaldon ikusi ahalko den “Lo […]
Diska zahar batekin emango diogu hasiera gaurko saioari, Zarama taldearen Gaua Apurtu Arte, hortik aurrera dena disko berriak: Zura (Kiribil), Psapp (The Camel’s back), Barbara Morgenstern (BM) eta abar. Saio honetan soinu berriak entzuteko aukera ezin hobea. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Twitteskundeak. Igaro dira Euskal Erdiko hauteskundeak. Lehendakari barik gauden arren, ereserkiak eta eskainitako kantuak jarri ditu gure disko jartzaileak, barre egin dugu eta guztiok ospatu dugu nork bere garaipena. Gogoeta teknopolitikoa egin digute Teketen eta Ana Malagonek. Audio post bana. Sustatu.com Luistxo Fernandez gonbidatu dugu. Berba egin dugu Sustatu berrituari […]
Pasadan astean Londresetik ibili ginen Linton Kwesi Johnson-ekin. Han geratu gara baina, oraingoan, The Clash taldearekin. Euren lehenengo diskoetatik ibilbide kronologikoa egin dogu, abestirik “kingstondar”-enetan geldialditxoak eginez. “Police & Thieves”, “Wrong’em Boyo”, “Armagideon Time” edota “Bankrobber” kantak entzun ditugu, beste batzuen artean. Sarri etortzen ziren gure Kingston Hiri imaginario honetara […]
