Gaurko saioan bi liburu izan ditugu bidai lagun. Aritz Gorrotxategiren ‘koldar hutsa zara’ nobelaz aritu gara. 90eko hamarkadan kokatu du istorioa, idazle izan nahi duen gazte bat da nobelako protagonista, Peru. Bestetik poesia Goizalde Landabasoren eskutik etorri da; plazaratu berri duen ‘Babeserako kopia’ poema liburuaz aritu gara. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/151110piperpolisgoizaldelandabasoetaharitz.mp3 Deskargatu hemen

Hilean behin, Agus Perezek antzerki eta dantza munduan izan direnak eta izango direnak komentatzen ditu. Urrian “Kreditua” izan zen Arriagan, eta hilaren hasieran Vertedance/Jiri Havelka Leioan. Datorren asteburuan Medea, Edipo Rey eta Antigona izango ditugu Arriagan, eta datorren astean Huts Teatroaren “Etxekoak” Bilbon, Leioan eta Durangon. Bukatzeko, Durangon ere, hilaren […]

Egunero bezala, izenburuak irakurri ta gero, Ibai Trebiñok eta Nagore Uriartek sakontzeari ekin diote gaur, gai berberarekin: Kataluniako prozesua. Ibairentzat, atzoko “deskonektatzeko” erabakia aurrerapausu garrantzitsua da. Nagorek, bestalde, Masen diskurtsoa nabarmendu du, CUPeri bidalitako keinu batzuk ikusi dituela gaineratuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151110hizpideahibaitrebinoetanagoreuriarte.mp3 Deskargatu hemen

Denbora luze pentsatzen eman ondoren, pasa den udaberrian jarri zuten martxan Lakari kooperatiba, Zarautzen. Orain, lau emakume horiek denda ere ireki dute, elikadura eta kontsumo jasangarria lantzeko asmotan. Leire Udabek hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151110solasleireudabe.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den igandean, erreportaje luze bezain mamitsua agertu zen Berria egunkarian Ate errotak (birakariak) aztertzen. Afera ezaguna da: politikari batzuk, momentu batean, politikatik eta instituzioen agintaritzatik enpresa pribatuetara pasatzen dira. Azterketa EAEn eta Nafarroa Garaian zentratu da eta Mikel Peruarena, erreportaje horren egileetako bat, izan dugu gurekin. Izen ezagun batzuk […]

Buenos Airesen, Abuelas de Plaza de Mayo taldekoek 118. biloba aurkitu berri dutela iragarri dute, elkartearen fundatzaileetako baten biloba, hain zuzen ere. Ez da hori Fakun Aznarezek Argentinatik azpimarratu digun berri pozgarri bakarra, Resumen Latinoamericano aldizkarian agertutakoen artean: herri maputxearen garaipen judizial bat ere aipatu behar dugu, hilketa egotzita epaitu […]

Euskal Herrian eta Venezuelan egindako “Dena ez da futbola” dokumentala datorren astelehenean, hilak 9, emango dute Bilboko Kafe Antzokian. Koldo Zelestino egileetako batek kontatu digunez, dokumentala Arratian estreinatu zen urriaren ondarrean, baita Venezuelan ere sekulako arrakastarekin. Momentuz mundu osoko 100 bat jaialditara joango da eta laster youtube-n eskegiko dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151106solaskoldozelestinodokumentala.mp3 […]