Gaur Sare herri ekimenaren Aritz izan dugu gurekin. Pasa den asteburuan Sarek Batzar nazionala egin zuen. Horrez gain, Aritzek beste gai batzuk jorratu ditu: hasteko, ETAko 20 presoren helegitea (atzera bota dute), Derioko sabotaia, eta urtarrilaren 9an Baionan eta Bilbon egingo diren manifestazioak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151103hizpideaaritz.mp3 Deskargatu hemen

Nicolas Bonnemaison mediku kondenatua bere buruaz beste egiten saiatu zen pasa den asteburuan, Landetan. Berri horrekin hasi da gaur Pantxoa Hirigarai: gero, Ziburu herrian ezker abertzalekoak eta Alderdi sozialistakoak bereizi direla kontatu digu. Bukatzeko, haragi gorriaren auzia komentatu du Pantxoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151103solaspantxoiriagarai.mp3  Deskargatu hemen

Betiko moduan, izenburuak irakurri ondoren sakontzeari ekin diogu #hizpidea magazinean. Gaurkoan, Idurre Eskisabelek bi gai jorratu ditu. Alde batetik, “Estrobo epaiketa”: atzo, arraunlari batek “hainbat sustantzia eta hainbat aldiz injektatu zizkietela” aitortu zuen. Bestetik, pasa den urrrian eta Derion Verónica del Carmen emakume nikaraguarra hil zen, bihotzekoak jota, adineko pertsona […]

Pasa den igandean hauteskundeak izan ziren Turkian, eta Erdogan presidentearen AKP alderdiak sekulako garaipena lortu zuen, ia ia gehiango osoa lortuz. Txente Recondok garaipen horrek zergatik eta zer suposa dezakeen aztertu ditu. Halaber, alderdi kurduek ateratako emaitza eskasa ere izan du hizpide Txentek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151103hizpideatxenterekondo.mp3 Deskargatu hemen

Hilaren 6, 7 eta 8an Lurrama azoka egingo dute Miarritzeko Irati aretoan, hamargarrenez, Maryse Cachenaut azokaren zuzendariak kontatu digunez. Aurreko edizioen balantzea egiten hasi da gero esateko Lurrama, azoka baino, laborantza herrikoiaren erakuslea dela. Hiru eguneko egitarau mardula prestatu dute bertoko produktuak eta bertoko produkzio erak erakusteko asmoarekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151102hizpideamarisecachenaut.mp3 Deskargatu […]

Jabi Asurmendik teknologia berrien inguruko albisteak jorratzen ditu eta gaur Datraolat gehigarriarekin abiatu du bere kolaborazioa. Gero, Ubuntu 15.10 bertsioa kalean dagoela kontatu digu, Wily Warewolf izenarekin. Bukatzeko, Microsoft Edge nabigatzailera gehiagarriak datorren urtera arte ez direla iritsiko esan digu Asurmendik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151102solasjabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen

“Alternatiben herria Bilbon: kultura politiko berria ernatu da” irakurtzen dugu aste honetako Argiaren azalean. Horrekin hasi da Unai Brea erredaktorea zenbaki berria aurkezten. Ondoren, asteko gaia aurkeztu digu, Bideo-jokoak”, markak hautsi dituen merkatuan gure lekua egitea xede baitute bertoko bideo joko egileek. Gero, Unaik berak Iñaki Olaizolari heriotza duinaren inguruan […]

Asteburu honetan Mutrikuko Olatz auzora hurbilduko gara ohiko ibilaldia egitera eta Gaba Beltza ezagutzera. Horrekin batera, betiko legez, errezeta (pistoa), liburu gomendatua (Karmele Jaioren ” Orain hilak ditugu”) eta diskoa (Imuntzo eta Beloki) eta asteburuko agenda jorratuko ditugu. Saioan parte hartzen dugunok Agurtzane Rementeria, Leire Amarika, Xabi Ugalde, Isidro Elgezabal, Mieltxo […]