Bizilurrek eta EHNE-Bizkaiak antolatuta, martxan dago “Bide berriak” lehiaketa. Helburu nagusia Elikadura burujabetza jorratzea da, eta bideoak aurkezteko epea azaroaren 15ean bukatuko da. Bizilurreko Miren Saizek hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151028solasmirensaiz.mp3 Deskargatu hemen
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Gaur, BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151027solasastebige.mp3 Deskargatu hemen
Nicolas Bonnemaison medikuari bigarren epaiketa egin diote, eta fiskalak nahi zuen bezala kondenatu egin dute; dena den, espetxera ez da joango. Horrekin batera, Pantzo Hirigaraik pasa den larunbateko Deidar manifestazioa, Abokatuak greban, eta Betizuak sustengatzeko Iparraldeko elkartea gaiak jorratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151027solaspantzoiriagarai.mp3 Deskargatu hemen
Euskal Herriko Hegoaldean gasolina eta Iparraldean ezantza bezala ezagutzen dugun likido miragarri hori, gure zibilizazioaren konbustiblea bera, hainbat hidrokarburo alifatikoren nahastea den petrolioaren eratorri bat da. Barne-errekuntzako motoreetan, berogailuetan, lanparetan eta disolbatzaileak egiteko garbiketetan erabiltzen da, eta bere errekuntza osatugabeak gas pozoitsuak sortzen ditu. Arabieraz gainera naft esaten zaio (handik […]
Pasa den astean jakin genuen irailean Bilbon egindako Kukutzaren inguruko azken epaiketaren epaia: bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eta isuna 19 auzipetuentzat. Iñaki Carro abokatuaren ustez, Kukutza defendatzea epaitu dute eta froga seriorik gabe epaileak zigor gogorrak aplikatu dizkie auzipetu guztiei. Defentsak, helegitea jarriko du, Carrok esan digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151026hizpideainakiikarro.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den larunbatean, 160 eragile baino gehiagok antolatuta, “Alternatiben herria” egin zuten Bilboko zenbait gunetan, aldarrikapena eta jaia uztartuz. Yolanda Jubeto ekonomia auzunean ibili zen. Horretan, kapitalismo heteropatriarkala aztertu zuten, baita lan prekarietatea ere, hainbat alternatiba atera zituztela. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151026hizpideayolandajubeto.mp3 Deskargatu hemen
Enpresa pribatu batek salatuta, iragan astelehenean absolbitu zuten Erri de Luca idazle italiarra. Fiskalak zortzi hilabeteko kartzela-zigorra eskatzen zuen, idazleak “AHT saboteatu egin behar dela” esateagatik. Gaurkoan, Gorka Bereziartua kazetariak berri hori aukeratu du bere iruzkina egiteko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151020hizpideagorkabereziartua.mp3
Pasa den larunbatean Bilbon hainbat auzogune izan ziren “Alternatiben Herria” ekimenean, eta horietariko batean klima aldaketaz jardun zuten. Hortxe egon zen Josu Larrinaga. Honen ustez, gaia zentralitatea ari da irabazten, agendan sartzen, eta bazen garaia kontuan hartuta gaiaren garrantzia. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151026solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen
Egunero egiten dugun bezala, hainbat hedabideren izenburuak irakurri ondoren, sakontzeko unea heltzen zaigu, eta horixe egin dugu gaurkoan ere. Kattalin Minerrek asteburuan Bilboko Zorrotzan gertatutako bortxaketa saiakera izan du hizpide. Patxi Ruiz de Samaniegok, aldiz, larunbateko “Alternatiben herria” ekimena komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151026hizpideapatxietakattalin.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den ostegunean inauguratu zuten Mercadona Barakaldon. Gotzon Hermosilla kazetariak “lehen eguna baino azkena zela ematen zuela” esan digu. Hermosillaren arabera, orain esango digute lanpostu batzuk sortu direla, kontuan hartu gabe makrodenda honek beste hainbeste lanpostu edo gehiago suntsituko dituela denda txikietan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151026solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
