Gipuzkoako bertsolari txapelketaren aurreneko final laurdenak jokatu ziren aurreko asteburuan, eta gure POTTO irratsaioko lagunek (Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak) bete-betean heldu diote jarduna kontatzeari. Hala, aste honetako saioan Erreterian eta Urretxun jokatutako saioak dituzte hizpide, bertsorik onenak entzungai, notiziak eta agenda-proposamena. Ezin hutsik egin, bertsozale. Erdu POTTOra https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/151028potto.mp3 Deskargatu […]

Asteburuan egondakoari errepasoa eginez hasi da gaur Mikel Urbeltz. Gero, atzoko “Desentxufatuak” antzezlana izan du mintzagai, eta gaurko BIMEko ekitaldiak. Bihar BIME gehiago izango dugu, eta ostiralean Muchachito Bombo Infierno, eta Stereorocks. Larunbatean Pink Tones izango dira, eta bukatzeko, datorren astean, Urbeltzen Dantza Ganbara, prentsaurrekoak, kontzertuak… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151028solasmikelurbeltz.mp3 Deskargatu hemen

Hizpidea magazinean ohikoa denez, izenburuak irakurri ondoren sakontzea tokatzen zaigu. Gaurkoan, Malen Aldalur izan dugu eta honek bi gai jorratu ditu: alde batetik igandean ETBn emandako “Barrura begiratzeko leihoak” dokumentalak sortutako kalapita izan du hizpide. Bestetik, Malenek Jabier Salutregi kazetaria bihar aterako dela kartzelatik gogorazi digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151028hispideamalenaldalur.mp3 Deskargatu hemen

Urte honen hasieran Europar Batasunean elikagaien etiketetan araudi berria sartu zuten indarrean. EKA kontsumitzaileen elkarteko Jose Luis Seguraren ustez, araudi berriak hobekuntza nabariak dakartza, informazio gehiago eta zehatzagoa ematen duelako. Dena den, oraindik hainbat gauza falta dira elikagaien etiketetan, mundu guztiak ulertzeko eta informazio zehatza lortzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151028hispidejlsegura.mp3 Deskargatu henmen

Hilaren amaieran, normalean azken ostegunean, udalbatza egiten dute Bilbon, eta hala egingo dute bihar. Berri horrekin hasi da Bruno Zubizarreta gaurkoan. Horrez gain, atzoko EH Bilduren batzarra, Irala-Eskurtzen lanekin dituzten arazoak, eta Zorrotzako eraso matxista gaiak jorratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151028solasbrunozubizarreta.mp3 Deskargatu hemen

Zabalgarbik, Bilboko errauskailuak, 10 urte bete ditu, eta pasa den astean EAEko zein Bizkaiko hainbat kargu izan ziren Arraiz mendian. Gorka Buenok, Ekologistak Martxan taldeko kolaboratzaileak, zaborrak kudeatzeko 10 urte galdu direla pentsatzen du. Berak egindako txostenean, Zabalagarbiren inguruko hainbat datu agertzen dira, Zabalgarbi Europako Batasunak 2020rako eskatzen dituen birziklapen […]

Pasa den igandean hauteskundeak egin ziren Argentinan, presidente berria aukeratzeko. Azkenean, inork ez du gehiengoa atera, eta bi izen pasako dira azaroaren erdialdean egingo den bigarren itzulira: Daniel Scioli ofizialista, eta Mauricio Macri eskuindarra. Egoera ikusita, Fakun Aznarezek Macri izango dela hurrengo presidentea esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151027hizpideafakunaznarez.mp3 Deskargatu hemen

Izenburuak irakurri ondoren, gaur ere bi gonbidatu izan ditugu Hizpidea magazinean. Nagore Uriartek Rajoik atzo abenduaren 20ko hauteskundeak egiteko dekretua aztertu ditu, baita emandako diskurtsoa ere. Igor Goikoleak, bestalde, Carme Forcadell Kataluniako president berria izan du hizpide. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151027hizpideaigoretanagoreuriarte.mp3 Deskargatu hemen