Andrea Lago neskato galiziarraren kasuak mahaigainean jarri du heriotza duinaren inguruko eztabaida, hedabideetan bederen. Josu Larrinagaren ustez eztabaida zabaldu behar da gizartera, aurreiritzi erlijiosoei eta beste batzuei aurre egiten. Egun hauetan, Gasteizko Legebiltzarrean ari dira gai horretaz eztabaidatzen, Josuk kontatu digunez. https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151006sosularrinaga.mp3

Hilabete eskas pasa da Mugerren, Baionatik gertu, Ikea saltoki berria zabaldu zutenetik, eta horren inguruko bilana eginez hasi da Irulegiko Irratiko Pantzo Hirigarai gure kolaboratzailea ikasturte berriko bere lehenengo iruzkina. Batzuentzat oso ona da IKEA etorri izana, beste batzuentzat, aldiz, oso txarra. Horrez gain, Pantzok Lurralde Antolaketa Ipar Euskal Herrian, AHT, Urepeleko Xalbador […]

“Dena ez da futbola” film laburraren grabaketa bukatu dute, eta urriaren 27an estreinatuko da Venezuelan eta Arratian: gero helduko da, besteak beste, Bilbora. Filmean bi Etcheverria-Etxeberriatar dira protagonistak, bata Venezuelako Coro hirian eta bestea Euskal Herrian. Genero berdintasuna eta adiskidetasuna landu dute egileek, Kurkuluxetan elkarteko Koldo Zelestinok azaldu digunez. https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150918denaezdafutbola.mp3 Deskargatu […]

Hirugarrenez, AEBetako Food First taldeak bisita egin digu. Hamabost bat lagun, besteak beste, Bizkaian, Arabako Errioxan edo Iparraldean izan dira, EHNE-Bizkaiak, Via Campesinak, ELBk eta Etxaldek antolatutako horretan. Bisitaren xehetasunak EHNE Bizkaia sindikatuko Xarles Iturbek eman dizkigu . https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/1501006solasxarlesiturbe.mp3 Deskargatu hemen.

Jolas zerrenda: 1. WORK SONG    2. BUT I WAS COOL    3. BID’EM IN    4. SIGNIFYIN’ MONKEY 5. WATERMELON MAN    6. SOMEBODY BUY ME A DRINK    7. MR. KICKS    8. HAZEL’S HIPS 9. RAGS AND OLD IRON    10. DAT DERE    11. HUMDRUM BLUES    12. SLEEPY    13. AFRO-BLUE 14. GHETTO SCENE https://bilbohiria.com/docs/podcast/kingston/kingston151007oscarbrownjr128.mp3 […]

1

Berriro abian dugu Errigora kanpaina, Nafarroa Garaiko euskalgintza eta nekazaritza sustatzeko Erriberatik datorkigun ekimena. Udazkeneko kanpainaren atarian, zer nolako produktuak dituzten oraingo honetan azaldu digu Aitziberrek, auzolanaren, elikadura burujabetzaren, euskalgintzaren edo lurralde kohesioaren ikuspegitik begiratuta. https://bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151006hizpideaerrigora.mp3 Deskargatu hemen.

“Zinema indigena: erraietatik so” zikloa astelehenean hasi zen Leioako EHUn, asteartean leku berean jarraitzeko. Gaur, Algortako Villamonte kultur etxean izango dira, besteak beste, Yanilú Ojeda eta Xanti Salvador, “Sembrando cine. Zinema komunitarioa” lelopean. Datorren astelehenean, hilak 12, Ameriketako hainbat herrialdetan Erresistentzia indigenaren eguna ospatuko dute, GITE-IPESeko Pol Asensiok gogoratu digunez. […]

Gaurko magazin honetan tartetxo bat egin diegu Nazioarteko gaiei, eta gurekin Txente Rekondo izan dugu. Hasteko, pasa den igandeko Portugalgo hauteskundeak aztertu ditu: Txenteren ustez, irakurketa ezkorra egin behar dugu. Bestetik, azken asteotan Europan gertatzen ari den errefuxiatuen arazoa aztertu du: hedabide handien mezu interesatuez gain, gerrek jarraitzen duten bitartean, […]