Lander Etxebarria zinegotziaren ustez, Bilboko udalak ez dauka inolako konpromisorik birziklapenarekin, eta frogatzeko adibide batzuk jarri ditu. Gero, OihuK okupazio feministaren egozte arriskua, Askapenako bost kideren aurkako epaiketa eta Artxandako funikularrak dituen segurtasun arazoak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151021landeretxebarria.mp3 Deskargatu hemen
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Gaindegiak egin duen azken txostenean, besteak beste, datu hori agertzen da: Euskal Herriko 18 urteetako beherakoen %20 pobrezia edo bazterketa egoeran daude egun. Horrekin batera, Imanol Esnaolak beste datu batzuk komentatu ditu: dena den, datuok larriak badira ere, Europako Batasuneko batez bestekoaren azpitik gabiltza momentuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151021imanolesnaola.mp3 Deskargatu hemen
Igel koadrila bat, institutu batean. Institutu bateko kanpoaldean dauden putzuetan, esan nahi baita. Giroa nerabe-film batena da, baina tarteka Werner Herzog agertu eta basa bilakatzen da dena. Igeletako bat gaixotu egin da, eta ilea zaio arestian soila zen azal leunean. Gainontzekoak igel bihurtu zen printzearen istorioa kontatzen diote, kontsolatzeko-edo, baita […]
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151020solasastehonetanixa.mp3 Deskargatu hemen
Hilaren 15ean onartu zuten Emakume Baserritarraren Estatutua Gasteizko Legebiltzarrean eta EHNE sindikatuak berere ezadostasuna adierazi zuen. Alazne Intxausperen ustez, Estatutu horrek bere alde onak eta txarrak ditu, baina edozein kasutan orain garrantzitsuena berau praktikan jartzea izango da, baserritarra eta EHNE Bizkaia sindikatuko kide honen iritiz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151020solasalazneintxauspe.mp3 Deskargatu hemen
Udazken honetan ere, UEUk hainbat ikastaro antolatu ditu: horietariko batzuk martxan daude, eta beste batzuk hastear, Mari Karmen Meñika ikastaro horien arduradunak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151020hizpideamarikarmenmenaka.mp3 Deskargatu hemen
Duela hamar egun, bi eraso suizidak gutxienez 90 lagun hil zituen Turkian. Hortik abiatuta, Txente Errekondok Turkiako egoera aztertu du, arazo batzuk azpimarratuz: kurduekin dituenak, abenduko hauteskundeak, islamismo erradikalaren presentzia… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151020hizpideatxenterekondo.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den igandean, Jose Oliva Gallastegi iheslari eibartarra zendu zen Baionan, bihotzekoak jota. Berri horrekin hasi da gaur Pantxoa Hirigarai. Gero, Zuberoan asteburuan egindako manifestazioa, Aldaketak Lurralde antolaketan, eta abenduan Akitanian izango diren hauteskundeak izan ditu hizpide. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151020solaspantxoirigarai.mp3 Deskargatu hemen Argazkia: Jose Oliva. (Gaizka IROZ)
“Alternatiben herria” Euskal herriko Giza Eskubideen aldeko Kartaren ekimen bat da: holakoak Donostian edo Donibane Garazin egin dituzte, eta datorren larunbatean Bilbon egingo dute “Bizitza burujabea eskubide osoz” lelopean. Iñaki Barcenak azaldu duenez, 150 bat eragilek bultzatzen duten ekimena goizeko 10etan hasiko da Areatzan eta 7 Kaleetan, eta egun osoan […]
Izenburu batzuk irakurri ondoren, sakontzea dugu gustoko Hizpidean, eta horixe egin dute Gotzon Hermosilla eta Irati Sarasua kazetariek. Gotzonek gaur Madrilgo Auzitegi Nazionalean hasi den Askapenako bost kideen aurkako epaiketa izan du hizpide, Iratik, aldiz, pasa den larunbateko Donostiako manifestazioa. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151019hispideainakisarazuaetahermosilla.mp3 Deskargatu hemen
