Espainiarentzat hispanitatearen eguna dena beste askorentzat herri indigenen erresistentzia eguna den moduan, datorren astean Askapenari Madrilen egingo zaion epaiketari buelta eman eta Espainiar estatua bera epaitu dute hainbat lekutan, Askapenaren aldeko ekimenetan dabiltzanek. Lurrek kontatu digunez, Gaur eguerdirako “Herri libreen martxa” deitu dute “Gora herriak” lelopean. Hitzordua Iruñeko Antoniutti parkean izango da […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Ohi bezala, Agus Perez antzerki adituak antzerkiaren eta dantzaren agenda ekarri digu. Arriagan egondako “Invernadero” lana aztertzen hasi da, gaur leku berean egongo den “Aúreo” dantza emanaldiarekin jarraitzeko. Gero, urriaren zehar, besteak beste, Sol Picó Leioan, “Koca Kola eta barea” Pabellon 6 aretoan, BAD jaialdia Bilbon, eta “Kreditua” Durangon eta […]
Asteko gaia izan da Nafarroako Itun Ekonomikoaren aurkako erasoa, Madrildik etorria, nahiz eta Madrilgo gobernuaren azken adierazpenek egoera lasaitu. Gai horrekin hasi da Mikel Bujanda bere Nafarroako kronika. Euskalerria irratiko esatariak, ondoren, VolksWagen enpresak Landabenen duen plantaren egoitzaren inguruko albiste eta kezkak aipatu ditu eta, bukatzeko, lau izen propio aipatu ditu: […]
Aste honetako Argia astekariaren 2478. zenbakiaren azalean “Lurralde elkargoa: irmo jokatzeko garaia” irakurtzen dugu. Unai Brea erredaktoreak azaldu digunez, instituzioaren behar gorriaz dihardu Mikel Asurmendik asteko gai nagusia osatzeko idatzitako erreportajean. Erdiko Kaieran, Joxe Miel Bidador pastoral berria dugu, eta Termometroan “1936ko krimenak” Urbasan gertatutakoak, hain zuzen ere. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Net […]
Gaur Ane MOnna ez dago mina hartu duelako eta amarekin hospitalera joan da. Gainera Karramarroi berandu heldu da, zer egingo du Oskolak bakar bakarrik? LaguneKIN batera udazkenari buruzko kontuak kontatuko dituzte. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/151008gaurezdagoeskolarikudazkena.mp3 Deskargatu hemen
Capítol 5: Tocats del bolet. Basoan barneratu gara perretxiko bila. Editorialean perretxiko edo onddoa zer den azaldu eta basoaren osasunerako duen garrantzia ikusiko dugu. Zaletasuna ingurugiroaren babesarekin bateragarria bihurtzeko neurri batzuk proposatuko dizkizuegu. Basik esaera zahar eta aho-korapiloen inguruko atal berria estreinatu du, onddoen ingurukoak aipatuz. Antonio pottoki eta basoko […]
Borja Estankona kantariak bisita egin digu, “Ardatza” disko berria aurkezteko. Bera izan da gaurko protagonista Pedro Elias Igartuaren bi orduko programan. Tartekatuta, bestelako musika ere entzun dugu: Allen Tovissant, Cowboy Junkies, Robert Wyatt eta Jim Jamesena hain zuzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/1501008soinugelaestankona.mp3 Deskargatu hemen
TTIP itunaren aurkako euskal kanpaina, abian da. eta Europa osoan, ere, martxan dago. Ezkutuan negoziatzen ari diren Itun transatlantiko horren aurka euskal manifestua atera dute, eta Europan dagoeneko hiru miloi sinadura bildu dira. Larunbatean protesta jardunaldia egingo dute Europan, hainbat ekitaldirekin kontinenteko toki askotan, TTIPren kontrako ekimeneko Igor Merak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151008hizpideaigormera.mp3 Deskargatu […]
Iratxe aktibista eta egun Busturialdeko Ur Partzuergoko presidentea da, eta gaur galdera batzuei erantzun die: nongoa da Bizkaian kontsumitzen dugun ura? Zer nolako kudeaketa eramaten dute Bizkaian eta Bilbon? Horren gaineko kontrol soziala eta publikoa ba dago? Eta, ura pribatizatzeko arriskua ba dago? Iratxek erantzun argiak eman dizkie galdera horiei. […]
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu Ibaizabal goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151008solasastehonetanhamaikatbane.mp3 Deskargatu hemen
