Gaur ere Bizkaiko kultura agendari ekin dio Alvaro Hilario kazetariak. Hasteko, datorren astean Sestaoko Txirbilenea gaztetxean ospatuko duten 3. urteurrena izan du hizpide. Gero, datorren astean ere eta leku berean, emakumeek antolatutako 2. Encuentros Ivaginarios izango direla esan digu. Eta bukatzeko, hilaren 21ean 7 Kaleetako Burtsan “Ouroporos” dokumentala komentatu du. […]

Gaur, Juan Mateo Zabala euskaltegiko Mikel Etxebarriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” magazinearen atal honetan. Ikasturtearen hastapenean daudenez, literatura eta mintza txokoa oraindik antolatzen ari dira. Hala ere, hilabete honetarako irteera eta bisitak aipatu dizkigu: Artxandako funikularra, oso interesgarria izan dena, Arte eder museoko “Hormako mezuak” erakusketa, antzerkia “Kreditua” euskaratutako antzezlana […]

Elvira Barcielari gerrako errefuxiatua elkarrizketatu dute Prest! aldizkarian, urriari dagokion zenbakian. Horrez gain, Lur Malleak Frank Gerhy zubia, Arangoitiko eraso naziaren erantzukizunen zain, Berbaizuren agenda indartsua, eta ohiko atalak (Gureak kanpoan, Behin batean…) komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151014solaslurmallea.mp3 Deskargatu hemen

Generalitateko hiru kargu epaitegian dabiltza egunotan, pasa den Azaroaren 9an konbokatutako kontsulta dela kausa. Atzo Irene Rigau egon zen; gaur Joana Ortegaren txanda da, eta bihar Artur Mas presidenta egongo da. Aritz Galarragak Cataluniako hedabideek kasuari dedikatutakoa komentatu du gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151014hizpideaharitzgalarraga.mp3 Deskargatu hemen

Hirugarren denboraldia amaitu behar, laugarrenari ekiteko. Ilun amaitu genuen, nordic noire giroan, Iratxe Fresnedarekin batera, zerbait berezia egiteko asmoz. Denboraldi amaierak bereziak izaten baitira; ezarian aldatutakoek egindakoek eta desegindakoek eztanda egiten baitute sarri, eta, nola ez, ezustekoak gertatzen dira. Denboraldi berriarekin pertsonaia berriak ageri dira, garrantzia hartuz joango direnak, eta […]

Bai, hala, da, Bilboko Santutxu auzoan Merkatarien ekimen bat laguntzeko kartel sexistak atera dituzte diru publikoarekin. Gai horrekin hasi da gaur Alba Fatuarte, Hassana Aalia kasuarekin jarraitzeko. Gero, Bilbobus eta bizikletak, eta Artxandako funikularraren arazoak aipatu ditu Albak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151014solasalbafatuarte.mp3 Deskargatu hemen

Gaztelueta ikastetxeko aferak bazterrak nahastu ditu azken egunotan. Afera iluna eta azkarra, kontuan hartuta Vatikanoak egun gutxi behar izan dituela ikerketa abiatu eta ixteko. Imanol Alvarezen ustez, azkarregi joan da afera, orain Getxoko epaitegian geratu dena. Edozein kasutan, Imanolentzat, larria litzateke akusatua errugabea bada errudun bezala agertzea, baita alderantziz ere […]