Azken Soinugela honetan Afrikatik abiatu gara, beste aste batez “In The Name Of Love. Africa celebrates U2” diskoaren kanta bat entzuteko. Oraingoan Sierra Leona Refugees All Stars taldearen bertsio bat entzun dugu. Handik Indiara jo dugu, beste behin Calcuta Chronicles izeneko diskoan ageri den musikaz gozatzeko. Gero, Nina Simonek bi […]
Soinugela
Pedro Elias Igartuaren eskutik musikak entzungai eta, hitzareki, musikaren inguruko kontakizuna, jatorriak, helburuak, trivia pixkat… Denetik.
Balkanetatik abiatu da gaurko bidaia musikala, Markovic aita-semeek atera berria duten “Go Marko Go” diskoa entzun nahi baikenuen. Handik ekialderago jo dugu, Turkiako musikariekin topo egiteko: Taksim Trio eta Mercandederekin, hain zuzen,, azken honek sufismoaren bidetik “800” izeneko diskoa egin duelarik. Gero, aurreko astean hasitako lana bukatu dugu, U2 taldearen […]
Ohikoa dugu Soinugelan bidaia musikalak egitea, baina aste honetan berariazko bidaia berezia egin dugu munduko musiketan barrena, bidaia liburuak argitara ematen dituen “The Rough Guides” argitaletxearen eskutik. Argitaletxe honek musika eta bidaiak bildu ditu CD bilduma oparo batean, herrialde bakoitzeko informazio musikal zehatza emanez, bertako musika erakustearekin batera. Beraz, musika […]
Joan den astean hasitako bideari jarraituz, gaurko irratsaioaren bigarren zatian berriz hartu dugu Estatu Batuetako herri musikaren bilduma oparoa dakarren “Song of America” disko hirukoitza eta XIX. eta XX. mendeetako kantu oso ezagunak zenbait bertsiotan entzuten jardun dugu. Horrezaz gainera, ibilbide musikal handia egin dugu kontinente askotan barrena. Afrikatik abiatu […]
Goiko izenburuak aditzera ematen duenez, Pedro Elias Igartuak gidatzen duen bidaia musikalean gaurkoan Amerikako Estatu Batuetan egin dugu geldialdi luzeena, baina, hara orduko, hainbat lurraldetan barrena ibil gara, musika bitarteko eta lagun. Turkiatik abiatu gara, etno-teknoa estiloa era zoragarrian burutzen duen Mercandede musikariaren azken diskoa ezagutzen hasteko. Handik Afrikara egin […]
Aurreko astean hasitako bideari segida emanez, flamenkoaren gaineko bigarren atal bikain bat prestatu digu Pedro Elias Igartuak irratsaioaren bigarren orduan. Bertan flamenkoaren historian mugarritzat jotzen den “Antologia del cante flamenco” bildumako zenbait pieza gogoratzeko aukera izan dugu. Horrezaz gain, Chano Lobato, Camarón, Enrique Morente eta Juan Habichuelaren maisu lanen doinuak […]
Irratsaioaren bigarren atalean minutu ugari hartu ditu Pedro Elias Igartuak flamenko arloan oinarri eta zutabe izan diren hainbat kantari eta musikariren emaitzak berriz entzuteko. Kronologiari jarraituz, La Niña de los Peines, Iruñean jaioriko Sabicas gitarrajole ijitoaren instrumental zoragarriak (tartean muñeira moduko bat), Paco de Lucía, Pata Negra, Camarón eta Ketamak […]
“Gizaki orok du libreki pentsatzeko eta bere iritzia askatasun osoz emateko eskubidea”. Halaxe dio Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 19. artikuluak, nahiz eta gero han-hemen eskubide hori behin eta berriro urratua izaten den. Euskaldunok horren berri zuzena izan genuen duela bost urte Espainiako botere judizialak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenean. Bost urte […]
Mali aldera eraman gaitu gaurkoan Pedro Elias Igartuak Toumani Diabaté kora jole bikainaren azken diskoa ezagutzera: The Mandé Variations. Mandé etniako semea izanik, bertako zenbaitkantu tradizional hartu eta bere ohiko maisutasunaz moldatu disko honetarako. Horrezaz gain, beste hainbat musikariren lanak ere entzun ditugu: Cat Power, Thunder Express (Suediako rock taldea), […]
Lehenbiziko orduan, ohi bezala, denetariko musikak izan ditugu Pedro Elias Igartuak gidatzen duen Soinugelan. Honako hauek, hain zuzen ere, Souad Massi (Aljeriako emakume kantaria), Petti (On), Buddy Holly (1956 Complete Recordins), Alan Tyler (So Far) eta musika andalusia lantzen duen Luis Delgado espainiarraren As-Sirr izeneko diskoa. Horren ostean, bigarren orduan […]
