Gaurkoan Ane Lekanda gonbidatu dugu Bilbo Hiria irratira. Instagramen, martxoan argitaratutako bideo batean, indarkeria obstetrikoa pairatu zuela salatu zuen Ane Lekandak. Ordutik, berrehun testigantza baino gehiago jaso ditu berak beste batzuengandik. Indarkeria mota hori «ikusezina» izatea eta «normalizatua» egotea kritikatu du. Bideoak izan zuen irismen handia zein jaso zituen lekukotasunak […]

Datorren ostiralean, irailak 12, La Terminal Jazzferaren lehen edizioa izango da. Topaketa honek jazzaren tradizioa eta esperimentazio garaikidea uztartzea du helburu, eta gazteei modu erakargarrian hurbiltzea bilatzen du. Emanaldia jam session batekin hasiko da, 18 eta 20 urte bitarteko euskal musikari gazteek gidatuta: Asier Gutiérrez (tronboia), Mateo Cuevas (baxua), Mikel […]