Bilboko Uribitarte Anaitasuna, Ledesma, Martzanako kaia eta Alde Zaharreko Bihotzean auzo elkarteek adierazi dute terrazei buruzko udal ordenantza berriaren zirriborroak ez duela bermatzen bizilagunen atseden eskubidea eta espazio publikoaren erabilera egokia. Elkarteek salatu dute terrazek sortzen dituzten zaratak, oinezkoen pilaketak eta espazioaren masifikazioa ez direla konpontzen. Elkarteek proposatu dute terraza-jarduerak […]
Eguna: 2025-09-12
Asisko Urmenetak sinatu du Sorgina, banaiz dokumentalaren ikerketa, gidoia eta zuzendaritza. Lanak euskal sorginen irudia eta memoria historikoa ditu ardatz, eta iraganeko pasadizoek gaur egungo gizartean oraindik duten eragina aztertzen du. Sortzaileak nabarmendu duenez, sorginak ez dira iraganeko irudi ilunak soilik; gure herriaren historiaren eta nortasunaren parte bizia dira. Asisko […]
Ostegunero bezala, Argia astekariaz aritu gara. Bertako Gorka Peñagarikano kazetariak asteon aldizkariak dakartzan hiru gai nabarmendu dizkigu. Lehenik, azalean datorren Maspalomas euskarazko film berria: homosexualitatea eta zahartzaroa lantzen ditu, eta Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dute. Bigarrenik, Irati Zubia Landa filosofo gaztea izan dute solaskide. Donostiarra da, eta egia-ostearen eta gezurraren inguruko […]
