Eusko Jaurlaritzak 58,2 milioi euro bideratuko ditu 2025-26 ikasturtean euskara ikasteko diru-laguntzetara. “Besarkatu euskara” lelopean aurkeztu dute matrikulazio kanpaina, eta berrikuntza nagusietako bat A2 mailako ikastaroak ere doakoak izango direla da. Aitor Aldasoro Hizkuntza Politikarako sailburuordeak nabarmendu du doakotasunak eragin zuzena izan duela matrikulazioan: 2023tik %30 igo da A1 mailan. […]
Eguna: 2025-09-11
MusikaZuzenean TB saioak denboraldi berria hastera doa Hamaika telebistan. 2017an abiatutako saioa da, eta ordutik hona 350 elkarrizketa baino gehiago egin dituzte, gure herriko musika eszenaren argazki zabala eskainiz. Aurten, gainera, 300. saioa ospatuko dute, zifra borobil eta esanguratsua. Irailaren 13an Bilboko Bira kulturgunean izango da ospakizun handia: Gailu taldearen […]
STEILAS sindikatuak elkarretaratzea egin zuen astelehenean Etxebarriko institutuan. Egun eta leku berean bildu zen Hezkuntza Sailak deitutako Eskola Segregazioari aurre egiteko Itunaren Mahaia. STEILASek salatu du ez duela inolako gonbidapenik jaso mahaian parte hartzeko. Haize Arbide sindikatuko kidea da eta berak eman dizkigu gaiaren nondik norako gehiago. Argi adierazi digu […]
Berbalagun egitasmoak urteak daramatza euskara sustatzen eta normalizatzen. Milaka pertsonak hartzen dute parte egunero jarduera hauetan, helburu argi batekin: euskara kalera ateratzea, gure eguneroko txoko guztietara heltzea, parkeetatik tabernetara, lantokietatik plazaraino. Egitasmo honek aukera paregabea eskaintzen digu euskaldunok elkar ezagutzeko eta gure hizkuntza naturaltasunez erabiltzeko. Gaurkoa Bilbo zaharrera goaz, bertako […]