Nati Ovelleiro Sacristan eta Ane Ortiz Ballesteros aurtengo pregoilari eta txupinera

Bederatzi egun falta dira Bilboko Aste Nagusia hasiera emateko eta gaur goizean lehenengo eguneko protagonistak prentsa aurrean  agertu dira. Txupinera, Ane Ortiz Ballesteros Askapeña konpartsako kidea eta Nati Ovelleiro Sacrista aurtengo pregoilaria, Ongi etorri errefuxiatuak plataformaren izenean. Haiek izango dira aurtengo Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera, hurrenez hurren.  Bi protagonistak  azaldu dutenez, “ohorea” izan da haientzat pregoilari eta txupinera izendapena,  Jai batzorde mistoan Ongi etorri errefuxiatuak plataforma aukeratzea Bilbok duen elkartasun maila adierazi nahi duela nabarmendu du Nati Ovelleirosek . Ane Ortiz Ballesteros Askapeña  konpartsako kideak piztuko du suziria, Bilboko konpartsek egiten duten lana nabarmendu du.   Aurkezpenean, txupin garbiaren aldeko eta eraso sexistarik gabeko Aste Nagusiaren alde egin dute Txupinerak eta Pregoilariak, errespetuzko jaiak izan daitezen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Patatak saltsa berdean" prestatuko dira Aste Nagusiko astelehenean Areatzan

ol. Abu 11 , 2017
Aste Nagusirako lehiaketa gastronomikoan eskaintza berri bat dakar: astelehenarekin  Gastronomia-lehiaketa, egun bat irabaziko du eta “ortuko produktuekin soilik” egindako platera izango da Gastronomikoari hasiera emango diona. : “Patatak saltsa berdean” prestatuko dira Aste Nagusiko astelehenean Areatzan, Sukaldaritza Txapelketari hasiera emanez. Garai bateko “Amparo” jatetxea ekarri dute oroimenera, haien errezeta “bilbotar […]

Honekin lotuak