Zaporeak Proiektuaren aldeko paella erraldoia Bilboko Areatzan

Larunbatean errefuxiatuen aldeko ekimen herrikoia egingo dute Bilboko aretzan. Zaporeak Proiektuak 2016ko urtarrilaz geroztik darama errefuxiatuen alde lan egiten. Greziako Chios uhartean sukalde bat zabaldu zuten 2016ko martxoan eta martxan izan duten urte osoan zehar 500.000 otordu baino gehiago banatu dituzte errefuxiatuen artean. Otordu horiek prestatzeko 300 boluntario baino gehiago pasa dira Chioseko Zaporeaken sukaldetik. Orain Grezian zuzeneko laguntza emateko proiektu berrien azterketan murgilduta dago Zaporeak. Ekimen berriak aurrera ateratako diru bilketa egiteko asmoz antolatu dute Bilbo ekitaldia. Ohianek eman dizkigu xehetasunak. Goizeko 8:30etatik aurrera arituko dira Zaporeak Proiektuko boluntarioak lanean. Zaporeak Proiektuaren inguruko informazio eta material salmenta postu bat kokatuko dute. Goizeko 11:00etan ekingo diote paellak sukaldatzen. Bi paella prestatuko dituzte, bata 1.000 pertsonentzako eta bestea, begetarianoa, 500 pertsonentzako. Pintxoak banatzen 13:00etan hasiko dira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Mugetatik haratago" programan gazteek migratzaileen larruan jartzeko aukera dute

og. Urr 5 , 2017
Mugetatik haratago hezkuntza proposamen bat da. Hezkuntza komunitateari beren etxea uztera behartuak izan ondoren gure ingurunera etorri diren pertsonen errealitatearen berri zabaltzea du helburu. Aloña Alboan elkarteko kideak azaldu dizkigu programaren xehetasunak. Proposamenak zenbait etapa ditu. Horien artean, nabarmentzekoa da hiru eguneko egonaldia Loiolan. Egonaldi horretan, DBHko 2. mailako ikasleek […]

Honekin lotuak