Gaizkiaren poetika bat garatu zuen Jon Mirandek, eta kurtsileria moralaren aurka balio artistikoa ematen saiatu zen garaiko zenbait euskal ez-baliori, hala nola putak edo sorginak, hitzaren jazar-ahalmena berreskuratuz. Gaizkia goratzeko ukazioa erabili zuen, berdin demokraziari edo ohiko sexuari, eta beste euskaltasun bat bilatu zuen mitologia propioa eraikiz, kritikatzen zuen euskaldun […]

«Herenegun irakurri nion Oterori / zure poema Eganen agerturikako bat», dio Harri eta Herri-ko G poemak. Mikel Lasari eskainiak direnez, Gabriel Arestiren zabaltasun poetiko eta pertsonalaren adierazle dira noski bi lerro hauek, baina orobat erakusten dute, lankide gazteagoaren gorazarre egiteaz gainera, euskal idazleak, noizbait, erdal idazlearen aitzinean harro azaldu ahal […]

Gure kulturaren notableen kontra altxata, eztabaida garratza ukan zuen Piarres Lafitterekin fraide gazte batek 1956an: «Eskualdun izaiteko ez da aski egitea bilkura bat heben, bazkari bat hor, frantsesez eginiko mintzaldi zonbeit artetan. Ez da aski dantza, pilota eta ohitura zonbeiten begiratzea». Salaketa horretan definitzen da, nolabait, kultura moderno eta ez […]

Juan Mari Lekuona modernoena abiatu zuen Ilargiaren eskolan liburuan lehenengoz aztertu zen gurean errealitatea hausnarketa estetiko gisa. Errealitatea, gainera, emakumearen gorputzak ordezkatzen du: behakoaren zorrotza irudi surrealistek gozatzen dute, eta poetak beti zaindu duen esanaren dotoreziak areagotu besterik egiten ez duen sentsualismo batek darama gogoeta. Berebiziko saio honen jarraipen osatuagoa […]

Lauaxetak Artxandatik ikusi nahiago zuen hura, Arestik amorruz madarikatu eta Gandiagak Madrilen deskubrituko zuen hura, alegia, bekatuaren, erdalkeriaren eta zapalketaren hiria, naturaltasun osoan hartzen du Omar Nabarrok espazio poetiko bezala. Sabako erregina, pertsonaia biblikoa, aberatsa, ederra, Salomon errege ahalguztidunaren maitale izan omen zena, autobusaren zain, supermerkatura lanera joateko, kajera lanetara. […]

Poesiaren librotasunaren aldeko borrokak itxura formala hartu izan du maiz, baina formaren ardurapean poesiaren funtzioaren nolakoa dago beti, eta horretan berebiziko garrantzia ukan zuten Xabier Lizardiren jarrerak eta obrak, ingurune hiperpolitizatu batean beti jokatu zuelako poesiaren autonomia begiratzearren. «Lizardi nirea da, nire esku biak, nire poesia eta nire herria nireak […]

Poesiarekiko harremanen ondorio izatea da, neurri batean, Joxe Austin Arrietak eskaini digun poesia berezi egiten duena. Arrietak jarrera apala hartzen du bere liburuekiko, poesia ideal baten arrastoan balebil bezala edo ahalke bailitzan eredu gorentzat dauzkanen alderako. Lanketa handiko poemagintza dugu hau maila formalean. Baliabide linguistiko anitzen jabe, Arrietak arta bereziz […]

Herdoilarena, Etiopia 1978an kaleratu eta handik bi urtera, 1980an plazaratu zuen Ruper Ordorika pott bandako bidelagun zuenak, Hautsi da Anphora. Disko osoa Etiopia liburuko poemekin osatu zuen Ordorikak. Liburuari gertatu legez, diskoak ere kontrakarrean egin behar izan zuen bidea, rockak eta punkak zein erresistentziarako kantagintzak herritarren gehiengoaren arreta jasotzen zuten […]

Mikel Arregik (Areso, 1948) Gabriel Aresti hil zeneko urtean, 1975ean publikatu zuen oraingoz bakarra duen poesia-liburua, Hego haizearen konpasean. Samur, ezti, baina ez inola ere malenkonia artifizialetan egina, Arregiren poesiak beste sentsibilitate bat zekarren, Urretabizkaiarenarekin bat egiten duena zenbait alderditan: nerabe-gaztaroko ametsak eta irrikak, hauek maiz ekarri ohi dituzten frustrazioekin […]