Aste Nagusian Bilboko Udalak 400 ekitalditik gora antolatu ditu

Bilboko Udalak Aste Nagusiko programazioa aurkeztu du. Marijaia Bilbora heldu , eta ekitaldiz beteriko Aste Nagusia ekarri du, urtero legez. Bilboko Udalak 400 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu hiriko gune ezberdinetan. Goi mailako programazioa dela azpimarratzeaz gain, Aste Nagusiko filosofiarekin bat egiten dutela . Ekitaldi herrikoiak, doakoak eta inklusiboak berdintasuna bultzatzen dutenak. Aste Nagusiak 40 urte betetzen ditu, berezia da aurtengo edizioa 4 nobedade ekarriko ditu programazioak. Abuztuaren 17an hasita, erakusketa bat egingo da Euskal Museoan, Aste Nagusiko historia gomutatzeko. Abuztuaren 20an , 17:00etan, urtebetetze tarta solidario batean kandelatxoak putz eginda amatatuko dira.  Abuztuaren 24an , 18:00etan, Diskofesta eta txokolate-jana egingo dira Txikigunean.  Abuztuaren 25ean , su artifizialen eta musikaren ikuskizuna itsasadarrean.

Euskal museoko erakusketaren arira Bilboko konpartsek udalarekin izandako desadostasuna salatu dute. Bilboko Jai Arloari eskatu zioten elkarlanez jardutea,  baina atzerapenek, ekimenaren esternalizazioak eta lankidetzarako udal-borondate faltak lortu dute estreinatuko den erakusketa ez izatea 40 urte horien isla, eta panel soiletara mugatzea. Horregatik Bilboko konpartsek ez dute erakusketan parte hartu. Aurten ere Txikigunea izango da Aste Nagusian umeen programazioaren gune nagusia. “Txikiguneko izarrak pizten: atera barruan duzun hori” goiburuaz, Bilboko Udalak ilusioaren, esfortzuaren eta elkarbizitzaren balioak sustatu nahi ditu jolasen eta ikaskuntzen bidez.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilbo Hiria irratiaren zuzeneko saioak Aste Nagusian

az. Abu 15 , 2018
Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Abuztuak 18an Arriaga Antzokitik zuzeneko saioa eskainiko dugu, jaien hasiera eta pregoia zuzenean entzuteko aukera izango da Bilbo Hiria irratiko sintonian. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Konpartsakideak, jaia giroa eta jaiaren hasieraren berri emango dugu […]

Honekin lotuak