LANAREN EKONOMIA: Autogintza bidegurutzean eta etxebizitzaren egoera

Sindikal agendarekin abiatu dugu denboraldiko azken saioa. Egitura atalean Maitane Jaio eta Endika Alabort ekonomialariek @Shine_McShine-ren bi hari oso onak erabili ditut, gezurrak desmuntatzeko. 1) Langile mileurista batek Estatuari milioi erdi euro ordaintzen du zergen bidez; 2) Sektore pribatua sektore publikoa baino eraginkorragoa da, gai bi horren inguruan argibideak eman ditugu. Koiuntura atalean Endika Alabortek autogintza industriaren inguruko analisia egin du. Azken asteetan alarma guztiak piztu dira. Gasteizeko Mercedes eta Iruñeko Volkswagen euskal ekonomiaren zutabe nagusi bat dira, etorkizun hurbilean gertatuko ahal eta beharko zuenaren inguruan hausnartu dugu. Bukatzeko Amaia Lerkunberrik etxebizitzaren egoeraren inguruko datuak ekarri dizkigu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #300: [Ospakizunaren eguna heldu da]

al. Uzt 6 , 2020
Denboraldiko azken saio honetan, Applek aurkeztu duen azkenekoarekin, Euskaltelen akordio berriekin eta MKKNren zigorrekin ospatzen dugu gure jaia. #HamarkadanZehar eman digun onena birpasatuko dugu gure entzuleekin batera, eta galdera oso garrantzitsu bat erantzungo dugu: egongo da hamaikagarren denboraldi bat? Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren […]

Honekin lotuak