Bizkarsoro filmea asteburu honetan ikusi ahalko da Euskal herriko Herri batzuetan, Bizkaian Durangon izango dugu aukera Zugaza zineman. Bizkarsoro Josu Martinezen  lehen film luzea da, bertako herritarren parte hartzearekin batera, eta 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute. Euskal Herriko herri txikietako herritarren lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako […]

Zinema tartean “Gure Sorlekuaren bila” dokumentala ekarri digu Ane Urkiolak. Josu Martinezek zuzendua. Euskaraz eginiko lehen filmaren bilaketan oinarritutako dokumentala dugu. Hazparne, 1956. Ikusmira handiaren erdian, Euskal Herriari buruz euskaraz egindako dokumental amateur bat (Gure Sor Lekua; André Madré, 1956)  estreinatu zen herriko zinema aretoan. Hurrengo hilabeteetan Ipar Euskal Herriko hainbat […]

Cesaria Evoraren kanta ezagun baten izenburua hartu dute Josu Martinezek eta Txaber Larreategik Alfonso Etxegarai plentziarraren itzuleraren kontakizunari titulua jartzeko. 40 urte dira Etxegaraik Plentziatik alde egin behar izan zuenetik, eta azken 33 urteak deportatuta eman ditu Sao Tome irla txikian.  “Sagarren denbora” filmean errealitate horretara hurbildu ziren zuzendari biak. […]

Egunotan jakin dugu Alfonso Etxegarai Atxirika Euskal Herrira itzuli dela. Plentziarrak 34 urte eman ditu Sao Tome irlan deportaturik, agiririk eta izaera juridikorik gabe, Espainiako gobernuak 1986an Atlantikoko irla urrun hartara eraman zuenez geroztik. Duela bederatzi urte Sagarren denbora filmak Etxegaraik eta haren bikotekide Kristian Etxaluzek osatutako bikotearengana hurbilarazi gintuen. […]

Kanpoa eta barrua kategoria erlatiboak dira, elkar behar dutenak. Heterodefinituak. Kontingenteak. Beste zerbaitekiko da zerbait kanpoko edo barruko, edo, bestela esanda, kanpotik definitzen dugu barrua, eta barrutik kanpoa. Zinemak, begirada izanik adierazpidearen ardatz behinena, etengabeko jokoa izan du kanpo-barruekin. Begiratua eta begiratzen duena. Pantailaratua eta ikuslea. Mugak argi, lerroa sendo. […]