MUSIBLA #162: Empty Files, Hurray for the Riff,Alynda Segarra, Maraca Diablo, Piztiak, U.S. Girls

Bilboko talde batek irekiko du gaurko saioa. Empty Files taldeak aurreko urtean atera zuen bere bigarren grabazio luzea. Lehenbizikoak Shadows izena zuen eta azkenak Lost Files. Talde ezohikoa da gure inguruan, Moxal bezalako proiektu gutxi batzuk kenduta, zaila izaten da musika elektronikoa hain organiko eta sarkor aurkeztea. Segidan Estatu Batuetatik datorren Hurray for the Riff Raff izeneko proiektua. Honen atzean Alynda Segarra musikariaren talentua dago. Bere azken diskoa, Life on Earth, aurkeztera etorri zaizkigu, optimismo garratz batez bustitako abestiekin. El Regreso del Niño Indio disko txundigarria edo “Izar Betaurrekoduna” Itoizen abestiaren bertsio apartaren ostean grabazio berri batekin datoz Maraca Diablo taldekoak, momentuz bi abesti aurreratu dizkigute. Ondarroako Piztiak taldeak disko berria kaleratu du XXX izena jarri diote eta euren ibilbidearen errepaso bikaina egiten dute bertan. Ezagutzen ditugun abesti horietaz gainera beste bi berri grabatu dituzte, beti euren zigilu propioarekin eta eskarmentuak ematen duen trinkotasunarekin, izan ere 30 urte bete dituzte! Hurrengo taldea U.S. Girls, saio honetan beste hainbatetan entzun dugun taldea, 2020an kaleratu zuten euren azken grabazioa, Heavy Light, eta hortik ekarri ditugu bi abesti. Bukatzeko Low taldearen azken diskoa: Hey What.

Deskargatu hemen.

 

One thought on “MUSIBLA #162: Empty Files, Hurray for the Riff,Alynda Segarra, Maraca Diablo, Piztiak, U.S. Girls

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Miren Agur Meabek jaso du BBK Gutun Zuria Bilbao Saria

ar. Mar 29 , 2022
Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Gutun Zuria Bilbao edizio berri bat ospatuko du martxoaren 28tik apirilaren 2ra. Aurtengo berrikuntzetako bat BBK Gutun Zuria Bilbao Ohorezko Saria sortzea da, BBK-k eta Azkuna Zentroak Alhóndiga Bilbaok sortua. Sari honekin, euskal eta nazioarteko literaturako funtsezko eragileen sorkuntza-lana aintzatetsiko da urtero, ibilbide, […]

Honekin lotuak