Bertonek, Bilboko Mahatserriko euskal aldizkaria, 100. alea atera berri du, ekainari dagokiona hain zuzen. Ale berezia da eta ohikoaz gain 100 argazkik osatutako gehigarria ere atera dute, horien bitartez 9 urte luzeko historia islatzeko asmotan. Ohiko alean Koldo Calladori egindako elkarrizketa, Rapa Nui uharteri buruzko erreportaia, Zabalbideko El Refugioren inguruko artikulua eta askoz gehiago irakur daiteke. Elkarrizketa, Hektor Ortega Berton aldizkariaren zuzendariari egin diogu, deskargatu HEMEN.
Next Post
Tailerrak 2.0ko lagunekin solasean
og. Uzt 19 , 2007
Gaur Tailerrak 2.0 ekimeneko lagunekin izan gara Bilbo Hiria irratian. Asteotan Euskal Herriko hainbat lekutan egingo diren lantegi praktikoak dira hauek, iazko irailean egin ziren EH 2.0 jardunaldien jarraipena. Elkarrizketa entzuteko sakatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/tailerrak/070719tailerrak20.mp3
Honekin lotuak
-
2008/10/29
SOLASALDIA: Algara konpartsa
