HIZPIDEA: Bermatutako errenta, langabeziaren datuak eta Foro sozialaren lehenengo ekitaldia parlamentuan besteak beste Nafarroako kronikan

Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak.  Gizarteratze eta Bermatutako Errenta berria, abian dela kontatu digu. Bazterketa eta pobrezia pairatzen duten herritar gehiagori emanen diote babes ekonomiko eta soziala  atzo onartu zuen Nafarroako parlamentuak.  Bestetik Nafarroan ere langabeziak behera egin du, 586 pertsona gutxiago izan dira Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izen emanda azken hilabetean lana aurkitu dutelako. 38.696 bizilagun daude langabezian oraindik ere.  Azkenik gaur arratsaldean parlamentuan izango den ekitaldiaren berri eman digu Mikel Bujandak, izan ere, lehenengo aldiz Foro sozialak ekitaldia egingo du parlamentuan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Kokein taldearen lan berria Lurpekharia Rafa Ruedaren gomendioa

ol. Aza 4 , 2016
Azaroaren 25ean kaleratuko du Kokein taldeak lan berria “Lurpekhariä”  deiturikoa. Gaurkoan Rafa Ruedak aurrerapen kantua ekarri digu ‘ Gaur’ deiturikoa. 9 abestiz osatutako bilduma izango da. 2012an argitaratu zuten azken lana, bosgarren lana izango da. Berritasunak dakartza lanak, Bonberenean grabatu dute lana, Karlos Osinagarekin. Disko berriak aldaketa dakarrela esan digu […]

Honekin lotuak