BEHIALAKO EGUN BATEZ: Pedro Mari Otaño

Gaurkoa lako egun batez jaio zen Pedro Mari Otaño, 1857ko urtarrilaren 26an, Zizurkilgo Errekalde baserrian, Asteasuko Goiko Errotatik (Pello Errotaren etxaldetik) hurbil. Aita eta aitona ere bertsolari izan zituen. Batez ere bertso paperengatik zen ezaguna (ez zuen jendaurrean kantatzen, eztarri arazoak zituelako), baina poesia ere landu zuen. Gaur egun oraindik oso ezagunak dira Ameriketatik bidaltzen zituen bertso paperak. Argentinako Rosarion hil zen 1910eko maiatzaren 6an. (argazkia: Aiurri).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

AUZOZ AUZO: Castaños auzotik zuzeneko saioa entzungai

al. Urt 26 , 2026
Gaur Bilboko Castaños auzoan gaude, Begoñaibarra izenez ere ezaguna. Uribarriko barrutian kokatzen da, itsasadarraren ekialdean, Zabalgunearekin parez pare. XIX. mendean hasi zen auzoa garatzen, garai hartan Bilbo Zazpikaleetara mugatzen zenean.Orduko jendetza eta estutasunetik ihesi, dirudunek eta burgesiak Begoñaibarrako lurretan etxe berriak eraiki zituzten. Horrela jaio zen gaur ezagutzen dugun auzoa.Campo […]

Honekin lotuak