Langabezia, soldata eskasak, kaleratzeak, lan partzialak, intermitenteak… Sarritan aipatzen dugu enpleguaren krisia, baina nola konpondu ahal den asmatu beharko genuke hurrengo urteetan, ezin dugu onartu gero eta kaskarragoa izango dela egoera, ez daudela irtenbiderik. Lan denbora gutxitzeko politikak dira irtenbide egokia, gaur aztertuko duguna.”34 horas, vivir, conciliar, trabajar”, Nacho Álvarez La Circular aldizkarian argitaratu du artikulua. Artikulu hau izan dugu hizpide. Ondoren Eusko tokiko monetaz jardun dugu. Bost urte bete ditu Euskoak eta dagoeneko gutxi falta zaio Europako lehen tokiko moneta izateko. Euskal Moneta Euskal Herri kontinentalean arrakasta ikaragarria izaten ari den ekimena dugu eta pozgarria iruditzen zait prozesu horrek izan duen behetik goranzko norabidea. Aiala Elorrieta izan dugu gonbidatu.
Deskargatu hemen.