HAUXE GURE LURRA: Ibaipeko jonkiak

Gaurkoan Iñakik “Ibaipeko jonkiak” ekarri dizkigu hizpidera, eta ez dabil ur ertzean txutatzen diren drogazaleei buruz, itsasadarraren azpitik igaroko den autobideaz baino. Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri du, halaber, autobideaz gain, ur azpitik metroaren lotura joango dela, 1. eta 2. lineak Areeta eta Sestao artean lotuko dituena. Aldundiaren kalkuluen arabera, egunero 50.000 auto igaroko dira autobidetik, eta lagun ugarik erabiliko dute metroaren lotura. Azpiegitura erraldoia dugu, hainbat belaunalditan ordaindu beharrekoa, eta Supersur saihesbidearen aurrekaria duena, hau bezala “estrategiko” moduan saldu zigutena. Arrontegi zubiaren alternatiba izango omen dena egin ondoren, baliteke jendeak hura erabiltzen jarraitzea, gaur egun jendeak Supersur ez baizik eta AP-8ren betiko bidea erabiltzen duen bezala. Jonkien autogezur modukoa kontatzen dute autoritateek CO2 isurketa gutxiago izango direla esaten digutenean, baina obrak berak izango dituen isuriak, atzerapenak eta bestelako arazoak kontuan hartu gabe. Hasteko, kotuari dagokionez, hasierako 450 milioi eurotik 600 milioi igaro gara jada.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bihotzean Auzo Elkarteak Santiago Katedralaren atzealdean negozio pribatu bat eraiki nahi izatea salatu du

ol. Mar 21 , 2025
Bihotzean Auzo Elkarteak eta hainbat arkitekto eta ondare adituk prentsaurrekoa eskaini dute Santiago Katedralaren atzekaldean, katedralaren fatxadaren ustezko zaharberritzearen atzean negozio pribatu bat eraikitzeko plana salatzeko. Haien esanetan, proiektu hau ondasun publikoen merkantilizazioaren adibide kezkagarria da, non ondare historikoa eta artea kontsumo-erakusleiho bihurtzen diren. Iñaki Uriarte arkitektoak azaldu duenez, katedrala […]

Honekin lotuak