POTTO: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Bermeon

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa bukaerara heltzen ari da. Finalaren aurretik, azken-aurreko saioa izan zen Bermeon, eta, era berean, finalaurrekoen bigarren bueltako lehendabizikoa. Saio horretan izandako bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue gaurkoan entzungai. Aitor Bizkarra izan da garaile 664 punturekin; eta, bigarren, Aitor Etxebarriazarraga 641.5 puntu bilduta. Ondoren sailkatu dira Onintza Enbeita, Aissa Intxausti eta Unai Mendiburu; hurrenez hurren, 632, 608 eta 599.5 punturekin. Seigarren gelditu da Ibai Amillategi, honek ere 599.5 puntu eskuratu ditu.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gure Eskuren "Herritu" dinamika ezagutu dugu

og. Aza 20 , 2025
Euskal Herriak une politiko berezia bizi du: Ipar Euskal Herrian, Nafarroan eta EAEan autogobernua sakontzeko aukerak zabaldu dira, eta horrek burujabetzaren inguruko eztabaida berritu du. Testuinguru horretan jaio da Gure Eskuren Herritu dinamika, herritarren ekintzan oinarritutako proposamena, euskal komunitatea indartu eta herritartasuna modu ikusgarrian adierazteko. Txartel, pegatina edo pin baten […]

Honekin lotuak