Saio hau, aurrekoa legez, Itziar Gilleneak Verdiri buruz idatzitako liburuan oinarritu dugu. Bertan idazlearen azalpenez gain “La Traviata” operaren atal batzuk entzuteko aukera izango duzu. Saioa deskargatu nahi baduzu, egizu klik HEMEN. https://bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean070511.mp3

Gero eta gehiago kostatzen da ezer originalik esatea. Ohartu berri gara saio guztiak(inkontzienteki) hasten ditugula “bueno, hemen gaude, ostegunero bezala” batekin. Amaitu ere, “entzun gaituzuenoi eskerrik asko, ongi izan eta aio” batekin(hiru agur bata bestearen segidan, alajaina). Ohitura, edo irudimen falta… Web orrirako testu honekin ere, antzeko, lehen esaldia pixkat […]

Saioa deskargatzeko HEMEN. Talka tour 07 hasi ostean, eta Mexiko, Venezuela eta Kubara joan aurretik, gurean izan da Fermin Muguruza. Astelehenean abiatuta, bidaitxartela eskuan duela gure mikrofonoetan izan da bidai musikalaren berri emanez. Tokian tokiko egoeraren lekuko izango da Muguruza, eta itzultzerakoan berriz ere gurekin elkartzekotan da. Kubara jo dugu […]

Saio berezia izan da gaurkoa, datorren asteazkenean(hilak 9) Kafe Antzokian izango den kontzertuari eskainia. “Zarata Kafe Antzokian” deitu diogu “post” honi eta arrazoiarekin, distortsioa eta bolumena izango baitira nagusi(Gomendioa: Ez ahaztu belarrietarako tapoiak!). Hona Menua: Antoine Chessex(Berlindik, saxofoiari puzka), Ovo(Italiako bikotea, rock gordinarekin), Ura(Bilbotik, Jon Inbernon eta Alberto Martinen inprobisazio […]

Alison Kraussen ahots zoragarriak eman dio hasiera aste honetako Soinugela irratsaioari. Disko berria plazaratu du berrikitan amerikarrak, A Hundred Miles Or More izenekoa. Diskoaren nolakoa ezagutzen hasteko, hiru kanta entzun ditugu bertatik. Bluegrass eta country kantariaren ondotik, Kelly Joe Phelps gitarrajolearen musikaz gozatzeko parada izan dugu. Karibe aldera jo dugu […]

Gaurko saioan entzundakotik bi izen nabarmentzekotan, John Cage eta Luis De Pablo lirateke. John Cage-ren piano prestaturako pieza bat entzun dugu(Soken artean objetuak sartuz, pianoaren soinua eraldatzen zuen, perkusiboagoa izan zedin), eta Luis de Pablo Bilbotarraren “Zurezko olerkia”, Artze anaien txalapartarekin. Hauek laguntzen, Nad spiro(Rosa Arruti Donostiarraren ezizen artistikoa. Bartzelona […]

    Ohi bezala, aniztasuna gailendu da gaurkoan ere Soinugela irratsaioan. Egia den bezala esateko, musika genero gehienak entzungai izan ditugu: jazza, bluesa, rocka, folka, tradizionala eta Pedro Elias Igartuak “gitronika” izenaz bataiatu duen beste genero bat ere bai. Jazza Javier Colinak, Marc Miraltak eta Perico Sambeatek osatzen duten hirukotearen eskutik […]