SOS Arrazakeriak antolatutako “Komunikabideak eta Gutxiengoei” buruzko Jardunaldiak hilaren 30 eta 31ean burutuko dira Gasteizko Aldekoa Kultur Etxean . Helburua, Anaitze Agirre SOSeko Mugak Dokumentazio Zentruko kideak kontatu digunez, egun hedabideetan agertzen den etorkinen inguruko informazioa bideratzea da. Jardunaldietan, besteak beste, Begoña Zalbidea, Peio Aierbe, Lucía Benitez edo Carles Solak […]

Datorren larunbatean, azaroaren 1ean, Algara konpartsaren jaia izango da Bilbon. Eguerdian 7 Kaleetako Plaza Berrian hasiko dira ospakizunak txupinazoaren bitartez; gero bazkaria izango dute Kafe Antzokian eta arratsaldean parranda Roberto eta Keparen trikitixarekin, ordu txikiak heldu arte. Horrezaz gain, Algara konpartsako Agur, Isa (aurtengo txupinera) eta Ibanek 2008ko Aste Nagusiari […]

Lelo horrekin ospatuko dira Bilboko Lan Ekintzan palestinar herriaren aldeko lan egiten duten elkartasun sare, erakunde eta zentro akademikoen jardunaldiak, hilaren 29, 30 eta 31an. Helburua, Joseba Martin “Mundu bat” gobernuz kanpoko erakundeko kideak esan digunez, erakunde palestinarreko emakume eta gizonak, Israelgo koloniaren aurkako mugimendua eta nazioarteko gizarte zibila biltzea […]

Petit Théâtre de Pain, kultura eta hizkuntza desberdineko hamabi artistaz osatua da, ‘Juglarea, Puta eta Eroa’ antzezlanak aurkeztuko ditu Petit Theatre de Pain taldeak. Manex Fuch izan da piperpolisen  Aulki Hutsa antzezlaneko aktorea. Peru Magdalenak poesia bilduma aurkeztu berri du,  Hutsik izenburupean; poesia laburrak hainbat marrazkiz hornituak, berak eginak Zazpigarren […]

Duela 8 urte, azaroaren 1ean, Patxi Gaztelumendi eta Jabi Zabalak euskaraz egindako lehen irratsaio digitala burutu zuten, Bilboko Tas-Tas irratian (eta orduan ez zegoen ordenagailurik irrati horretan). Ordutik hona, Patxiren ustez, euskararen egoera asko aldatu da sarean, baina oraindik, batez ere handiak, “makaltxo gabiltza eta asko dago egiteko” (gogoratu 2010eko […]

Horixe izan da Maider Altuna Biko arloko sexologoak gaurkoan jorratutako gaia: zer da transexuala izatea? Sexu ideantitatearen kontuak nolakoak dira? Zeintzuk dira, esaterako, bikotea lortzeko arazoak? Lan arloan, zerbitzuetan… zein da horien egoera? Gure gizarteak nola hartzen dituen transexualak? Zer dio Quir mugimenduak? Galdera horiei erantzun die Maiderrek hil honen […]

Urriko azken astelehen honetan, Gernikako azokaren hainbat puntu izan ditu mintzagai Iñaki Barcena Ekologistak Martxan taldeko kideak. Hasteko, “kalitatea garestia ateratzen zaiela baserritarrei” esan digu, kontuan hartuta aurten iaz baino 30 saltoki gutxiago izan direla, “kalitatea dela kausa” antolatzaileen ustez. Gero, Gernikako Gazte Asanbladak antolatutako “Lurraren astea” aipatu du eta […]

Zirko munduan murgilduta azken hamarkadan, asko eman dion mundua. Koblakariko partaide, malabareak, akrobaziak,…bere eguneroko bizibide. Deustuko Gazte Lokalean, Plaza Barriko arkupean, eta orain Kukutza gaztetxean zirkoaren magia zabalduz Bilbo aldean. Nagusiki dibertimendua da berarentzat, bai eta ariketa fisikoa egiteko modua, eta norbere burua hobetzeko bidea. Lagunarte bizia osatzen dute mundu […]

Halaxe da, lagunok: Chiwoniso, Zimbabweko kantari ospetsua, bisitari etorri zaigu aste honetako Soinugelara, Bilbon, hilaren 25ean, Zentsuraren aurkako Jaialdiaren barruan kontzertua eman behar duela eta. Hori jakinda, Pedro Elias Igartuak  sekulako monografiko ederra prestatu du Zimbabweko musikaz. Esan beharra dago Chiwoniso bera ere zur eta lur geratu dela Pedrok Zimbabweko […]