Saioa deskargatzeko HEMEN. Silicon Valleytik heldu berri, Gari Araolazak irratia.com emankizunean kontatu ditu Kalifornia aldeko kontu eta pasadizoak. Where 2.0 konferentzia, Google garatzaileen eguna eta wherecamp akanpadako berri eskaini digu. Irratsaioaren bigarren zatian Euskalerria irratiko Juan Kruz Lakasta esataria izan da gurean, Entxuferik gabe jaialdia aurkezten. https://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom070605.mp3

    Baionatik heltzen da gaur piperpolisera musika, Willis Drummond taldeak Anthology lehen diskoa kaleratu du . Zortzi kantu bildu distuzte lehen lan honetan eta gaur Jurgi Erkiziarekin batera ezagutuko dugu. Asteazkenean, ekainak 6an hasiko da ACT jaialdia Bilbon eta Barakaldon. ACT Nazioarteko eszena talentu berrian jaialdia, Mundu osoko dantza eta […]

Azken saioetan pieza laburrak jarriz ibili gara, pare bat musikarirekin saioa betetzen. Eta norbaitek alpertzen hasi garela esan aurretik, saio beteagoa egitea pentsatu dugu gaurkorako. Gaurko menua: The residents, Lustmord, Luc Ferrari, John Hudak, Jim O’Rourke, Löty Negarti eta Yoko Ono. On egin! Josetzen hasia? DESKARGATU, ba! https://bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik%20070531.mp3

1

    1.936ko uztailean Francok eta beste militar batzuek, eliza katolikoaren eta estatuko goi klasekoen laguntzaz, espainiar estatuko gerra zibila hasi zuten, hauteskundeetatik sortua zen Errepublikaren aurka. Gerrak Hego Euskal Herriko txoko guztiak zipriztindu zituen hasieratik eta 1937an Bizkaiko frontearen kontrako ofentsiba faxista hasi zen, Mola jeneralaren aginduetara. Bilbo Hiria Irratiak, […]

Gaurko saioan, lehenik monografiko labur bat. Kora Jazz Trio taldearen bigarren diska, “Part Two” izenekoa, 2005 urtearen amaieran argitaratu zen, eta lehenengo lanaren ildo beretik jarraituz, Afrika mendebaldeko musika tradizionalaren eta jazzaren arteko elkarrizketa bat proposatzen du. Elkarrizketa hau Atlantiko Ozeanoaren gain musika zubi imaginario bat eraikitzen duen hartu-emana da, […]

    Igandeko hauteskundeen inguruan mila datu eta eritzi entzun ditugu dagoeneko, baina gaurko Solasaldian Josu Larrinagak, ikuspuntu orokorra galdu gabe, hauteskunde hauetan izan diren zanbait berezitasun aipatu ditu: hasi zerrenden aferarekin, eta jarraitu AHTren Bizkaiko inguruan EAJk ateratako emaitzekin; Bilboko kasua ere aipatu du Josuk, abstentzioa gure herrialdean %40koa izan […]

Saio ixila izan da gaurkoa, egin dugun ixilena. Ez gutxiago hitz egin dugulako(inoiz baino gehiago egin bait dugu hori), soinurik entzuteko zuen irratia(edo ordenagailuko bozgoragailuak) ohikoa baino zertxobait gehiago igo behar izango dituzuelako baizik, entzun dugun lehen musikariarekin batez ere: Bernhard Gunter(Argazkian). Baliabide minimoekin(soinu murriztuekin eta bolumen minimoarekin) pieza ederra […]

Soinugela berezia eduki dugu aste honetan. Ohiko formatoa alde batera utzi eta bi gai luze jorratu ditugu: bateko, Maddi Oihenart kantari zuberotarra eduki dugu gure estudioetra zetorrela eta, ia ordubeteko entrebista luzea egin diogu bere azken diskoaz; eta, besteko, Bilbo Hiria irratiaren 10. urteurrenaren karietara, maiatzaren 23an The Dubliners taldeak […]