Maputxea Hegoameriketan bizi den herri amerindiarra da. XVI. mendean espainarren kontra borrokatu behar izan zuten; XVIII.ean txiletarren aurka eta geroxeago argentinarrak izan zituzten etsai. Egun bi herrialde horietan zeharo sakabanaturik bizi dira, eta egungo egoerari buruz gehiago jakiteko asmotan Alvaro Hilario kazetaria elkarrizketatu dugu, duela gutxi maputxeekin berriro egoteko […]

    50 urte bete dira Deustuarrak Abesbatza sortu zenetik. Gaur egun ere hortxe jarraitzen dute astero astero Deustu inguruan kantatzen. Urteurrena ospatze aldera disko bat grabatu dute aurtengo neguan eta horixe izango da, hain zuzen, saio honetan eskaintzen dizueguna. Saioa deskargatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean070622.mp3

Azken saioa izan da gaurkoa. “Ikasturteko” edo denboraldiko azkena. Entzun beharko genitukeen zein ez ditugun entzun pentsatzera jarri gara orduan, eta lau aukeratu ditugu, horietatik 3 euskaldunak. Hala ere, jendea geratu zaigu kanpoan: Edorta Izarzugaza, Oier Etxeberria, Bazterrak…lan interesgarriak egiten ari diren bertako jendea, euren lanik entzun gabe geratu zaizkigunak. […]

    “25 urte Lemoizen itxieratik, 25 urte nuklearrik gabe” lelopean, egunotan Bilbon egiten ari diren Jardunaldien berri ekarri digu Iñaki Barzenak. 25 urte daramatzagu nuklearrik gabe baina gaurko egoerak zenbait galdera mahaigaineratzen ditu. Horiei erantzuteko, hain zuzen, Ekologista Martxan taldeak Jardunaldiak antolatu ditu, hilaren 18an, 19an eta 20an burutzeko Bilboko […]

Ostegunean blues eta gospel musiken izar baten bisita jasoko dugu Bilboko Kafe Antzokian, Bilbo Hiria irratiaren 10. urteurreneko ospakizunen baitan. Sharrie Williams 12 urterekin hasi zen abesten eta laster batean sartu zen Michigan estatuko Greater Williams Temple Inspirational Voices gospel abesbatzean. Ondoren The Voices of Joy eta The Sisters of […]

Saioa deskargatzeko HEMEN. Second Life asko aipatzen da aspaldion, eta guk ere bidaia egin dugu bertara, horretarako Ana Courier izan dugu laguntzaile. Bigarren bizitzari buruzko euskarazko bloga edukitzeaz gain, blogintzan aspaldian murgilduta dagoen neska da Ana. Elkarrizketa mamitsua izan da. Irratia.com Second Life horretan, lehenengo irrati euskalduna izateko, urratsak ere […]

    Tolosako taldea gonbidatu dugu, Desordutan (argazkian). Sei kantuz osatutako lana kaleratu dute. Iñigo izan da gurekin. Ekainaren 15tik 17ra egingo da getxon Txotxongilo egunaren seigarren edizioa. Datorren asteburuan, hiru egunez, hamaika emanaldi izango da Areetako Geltokiko plazan eta erromoko santa eugeniakoan eta baita inguruko kaleetan. Honen berri izateko Ainhoa […]

    Gaurkoan, Josu Larrinagak Donostian pasa den astean burututako jardunaldi horren berri ekarri digu. Nazio Eztabaidaguneak eta Eguzkik antolatuta, zenbait lagun bildu ziren EHUko kanpusean, ingurumen gatazken inguruko bi arazori aurre egiteko: alde batetik, informazioa ez dela behar den bezala ematen; bestetik, hiritarrei iritzia eskatu zainetan, hiritarren borondatea ez dutela […]

1

    Asko dira gure Kontserbatorio eta Musika Eskoletatik atera diren musikagileak, baina gehienak, zoritxarrez, ezezagunak izaten dira guretzat. Saio honetan, berriz haietariko batzuen lana entzuteko aukera izango duzu: Jose Ignacio Bilbao Iturburu, Patxi García Garmilla, Guillermo Lauzurika, Gabriel Erkoreka eta Zuriñe F. Gerenabarrena. Interprete batzuk ere euskal musikariak dira; besteak […]