Gaurkoan, Urdaibai Biosferako Erreserba izan du mintzagai Iñaki Barcenak. Duela gutxi Mujikan dagoen Inama enpresaren hedapenaren berri izan dugu eta horrek suposatzen duena aztertu du Iñakik. Horrezaz gain, beste bi gai jorratu ditu: alde batetik Gernikan uztailean demokraziaren inguruan burutuko diren Jardunaldiak; eta bukatzeko, Ekozimenaldia, Bilbon eta Barakaldon asteon […]

Aurreko asteko “Bapateko doinuen eguaztenak” belarrietan utzitako “piii” hori oraindik gainetik erabat kendu ez dugula(Zarata handia izan zen, baina ez espero genuen bezainbeste ere), beste pieza aukeraketa bat egin dugu gaur(ez hain zaratatsuak. Deskantsua behar dute gure belarriek…). Gaurko aukeraketa, hauxe: Ryoji Ikeda, Ubeboet, Brent Gutzeit, Cremaster eta Baba llaga(Argazkian) […]

Irlandako talderik mitikoena Bilboko Kafe Antzokira etorriko zaigu maiatzaren 23an, asteazkenean, Bilbo Hiria irratiaren 10. urteurrenaren zuzuan. Irlandako musika tradizionalak eman duen talderik garrantzitsuena da The Dubliners. 1962an Dublineko pub batean jotzen hasi ziren eta gerora Irlandako musika tradizionalean ezinbesteko taldea bilakatu dira. Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izango […]

Aspaldiko partez bagatoz Gaubasakideok. Oraingoan jarreran eta espirituan lagun dugun jaialdia aurkeztera. Noise On Tour jaialdiaren bigarren eta azken txanpak Bostoneko Shellac hirukote bitxiak eta Angry Samoans eskarmentudun punkiek, The Drones australiar arriskutsuek eta The Soundtrack of our Lives epikoek osatuko dute. Honen guztiaren berri Iñigo lagunak emango digu Ondarrutik […]

    Gaurko saioaren hasieran folk musika ekarri dugu, baina rock psikodeliko eta progresiboarekin zerikusi handia duten taldeak aukeratu ditugu. Batzuk gaur egungoak, Espers, Alasdair Roberts… beste batzuk aspaldiko diskoak, Haizea, Txomin Artola (argazkian), guztiek lagunduko gaituzte arratsalde hits honetan. Bigarren atalean, bestelako soinuak, La Troba Kung Fu, Katalunyatik, Tojiko Noriko […]

Saioa deskargatzeko HEMEN. IEB07 Informatikari euskaldunen bilkura burutu zen iragan astean Donostiako Miramonen. Ekitaldiari errepasoa eman, eta gaitik gaira sakondu ditugu. Twitter bidez, backchanel bidez… denetarik jarraitzeko aukera egon zen arren, guk errepaso digitala eman diogu orduko jardunaldiari. Albisteak 2.0 atalean berriz, astero bezala inguruko albiste teknologikoak landu eta gonbidapena […]

Caroline Phillips eta Mixel Ducauren taldeak bigarren diskoa kaleratu du: ‘Duo’, munduko musika estilokoa. Hamabi kantu berri bildu dituzte doinu tradizionalak beste musiken eraginak gehitu dizkiete. Gurean Mixel Ducau izan da. Katixa Agirrek (irudian) duela hilabete batzuk bere lehen liburua plazaratu zuen; Sua falta zaigu deiturikoa. Zazpi historia bildu ditu […]

Gaurkoan, Josu Larrinagak Zabalgarbi egitasmoa, Arraitz mendian dagoen errauskailua izan du aztergai. Iaz, iturri ofizialek jakinarazi dutenez, ekoiztu behar zuenaren erdia baino ez zuen egin, turbinan izandako zenbait matxura direla kausa. Bilboko udal-gobernuak zaborrak Barakaldoko Artigasera eramaten jarraitzen duenean, Bizkaiko Foru Aldundiak errauskailu horren bigarren lerroan martxan jarri nahi du. […]