Ekainaren 3tik 6ra bitartean, Bilbok eta Barakaldok arte eszenikoen nazioarteko erakusleiho bihurtuko dira ACT jaialdiaren eskutik. Dantza, antzerkia eta performance pieza laburrak bilduko ditu aurtengo edizioak, guztira hamalau ikuskizun, mundu osoko sortzaileek sinatuak: Hego Koreatik, Mexikotik, Txiletik, Estatu Batuetatik edo Suitzatik etorriak, besteak beste. BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiak 22 urtez […]

Gaurkoan Yurre Ugarte izango dugu gurekin. Urte luzez ikus-entzunezkoen munduan gidoilari eta sortzaile lanetan aritu ondoren, lehen nobela argitaratu du: Harakinen alaba, elkar argitaletxearekin. Liburuak Alex Garmendia izeneko emakume baten aldaketa prozesua kontatzen du: harremanak, lana eta etxea birpentsatzen hasi den gidoilari batena. Pandemiaren osteko dolua, identitatearen bilaketa, irudimenaren pisua […]

Argia astekariaren aste honetako zenbakiaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean, desobedientzia ekintza gisa, Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek baxoko (batxilergo amaierako) matematikako azterketa euskaraz egitea erabaki dutela ageri da, Frantziako Hezkuntza Ministerioak aukera hori ukatu ostean. Ikasleek salatzen dute ez zaiela bermatzen ikasi duten hizkuntzan ebaluatuak izateko eskubidea, […]

Goroldiok lore batzuk oparitu dizkie Kiskur eta Txipiri. Ilusio itzela egin die. Sorpresa zoragarri honen ostean, ideia polit bat okurritu zaie gure iratxoei: mezu maitagarri batzuk ezkutatzea pertsonak topatzean pozik eta maitatuak sentitzeko. Animatzen zarete erronka honetan parte hartzeko? https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/260530_gaurezdagoeskolarik_mezu_politak.mp3 Deskargatu hemen.

Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute. Mikel Aldasoro haiekin izan da eta audio eder hau ekarri digute. https://www.bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260528_agenda_argiaren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.  

Ekainaren 5etik 7ra bitartean egingo dute aurten Eztena Jaialdia, Errenterian, eta hemezortzigarren edizioan ahotsa eta polifonia izango dira arte eszeniko garaikideen festibalaren ardatz nagusiak. Herriko hainbat espazio hartuko ditu jaialdiak , Lekuona Fabrika, Niessen Kulturgunea, Mikelazulo eta herriko plaza, besteak beste, eta bederatzi ikuskizun eskainiko dituzte guztira. Antzerkia, dantza, musika […]

Euskararen transmisioa sustatzea eta aisialdian euskararen erabilera indartzea. Horretarako, haurrek eta familiek elkarrekin jolastu, abestu, sortu eta esperimentatzeko aukera izango dute, giro goxo eta dibertigarrian. Aurtengo edizioan, gainera, zaintza izango da ardatz nagusia, eta Makusi pertsonaia maitagarriak lotuko ditu saio guztiak.Gaur gurekin dugu Bilboko Udaleko euskara zinegotzia, dugu Eider Inunciaga, […]