Gurutze Etxebarria eta Oier Aslak osatzen dute Asla taldea. Sei kantuko lana argitaratu berri dute eta formatu akustikoan aurkezten dabiltza lana. Oier Asla izan da gurean. Gaztetan Maldan taldean aritu zen, ondoren bertsioak egiten hasi eta 2012tik kantu propioak egiten ibili da. Kontzertu batean Gurutze ezagutu eta elkarrekin abiatu zuten […]

Bizkaiko Harrera Sareak KAIA informazio puntua zabaldu berri du.  Luis Iruarrizaga kalearen 9. zenbakian. Leku hau, pertsona migranteak haien eskubideei buruz jakiteko eta instituzioen partetik edo era autogestionatu baten bidez, dauden beste hainbat baliabide jakinarazteko ere erabili daiteke: ostatuak, osasuna, elikadura, asiloa, etab. Informazioa eskaintzeko eta jasotzeko ere balioko du […]

Badator Bilboko FANT Zinemaldi fantastikoa. Maiatzaren 2an abiatuko da eta 11 arte iraungo du aurtengo 25. edizioak. Edizio berri honen programa aztertu dugu jaialdiko zuzendari Justo Ezenarrorekin. Ostegunean abiatuko  da jaialdia Jack Taylor-en omenaldiarekin eta ostiralean inaugurazio gala izango da Campos Eliseos antzokian. Ondoren Joe Pennaren Artico pelikula proiektatuko da […]

Gaurko bertsio saioan Scott Mckenzie kantariaren San Francisco kantua ekarri digu Rafa Ruedak. 60ko hamarkada hippie ereserkia bilakatu zen. Kantari estatubatuarra San Francisco kantu horrekin egin zen ezagun 1967an. Arrakasta lortu zuen kantu bakarrarekin, ondoren bi lan gehiago grabatu eta musika utzi egin zuen. Bertsioak Petula Clark, tanya tucker, Los […]

POTTO saioaren azken kolpe honetan, Pottopsikotiko-depresiboentzako botika prestatu dugu, ale txikietan banatua:  KORRIKAren harira bi opari txiki (Maialenen mezua + Aroa Arrizubietaren bertsoak), Deustuako jaietako bertso-jaialdia (kantuan bost bertsolari Arkaitz Estiballesen aginduetara: Onintza Enbeita, Igor Elortza, Ander Anakabe, Andoni Egaña eta Jone Uria) eta azken buruko lez, Diman izan zen […]

Gaurko euskara jendea atalean Estatuen mugak ekarritako aztertu dugu Xamarrekin batera. Europako estatuen mapa eta Europako kulturen mapa ez dira bat etortzen. Mugak politikoak gerren eta biolentzien ondorio dira, eta ez dira bat etortzen hizkuntza eta kulturarekin. Mugak finkatuta bertan bada hizkuntza eta kultura bat gailentzen dena eta  inposatzen saiatzen […]

Alde Zaharreko Jai batzordea prozesu parte hartzaile baten bidez eratu da,azken hilabeteetan La Bolsan bilera irekiak egin dituzte, alde zaharreko jaiak eraikitzeko proposamenak konpartituz, Atzo zian zuten bilera eta Maiatzaren 2an beste deialdia egingo dute. Irekia eta publikoa da, auzokide guztiok batu eta ordezkatzeko asmoz jaio dena. Alde zaharreko auzokideon […]