Deustuko andreen aurreskua 1999. urtez geroztik urtero egiten da Deustuko Done Petri plazan martxoaren 19an. Aspaldi ahaztutako sokadantza horren birsorkuntzaren zergatiak, 20 urte hauetako bizipenak eta ekimenari buruzko hausnarketak biltzen dira Bihotz Alai Folklore Taldeak argitaratutako liburu honetan. Aurreskuaren ingurunea erakusten duen zenbait argibide historiko ere gehitu dira. Bihotz alai […]
BreakOnStage 2019, Nazioarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdia, Apirilaren 6an ospatuko da Bilbao Arenan. Arriola eta Logela elkarteek antolaturiko jaialdi honetan Europa mailako puntako kultura urbanoen adierazpenak taularatuko dira. 2 ordutan zehar adin guztientzako publikoari zuzendutako 20 ikuskizun eskainiko dira. Ondoren, 21:00etatik aurrera Nach, musika urbanoaren izar handiak, kontzertua eskainiko du. […]
Beste POTTO bat aireratu dugu, Bilbo Hiria irratian. Gaurkoan Nafarroako bertsolari txapelketa aztertu dugu (finalean kantatuko duten bertsolarien ariketa bana eskaini) eta Eneko Fernandez elkarrizketatu. Prosa eta bertso-kantuak + agenda-proposamena https://bilbohiria.com/docs2/2019/potto/190320_potto.mp3 Deskargatu hemen.
Martxoaren 21a xenofobia eta arrazakeriaren aurkako eguna izanik, SOS Arrazakeriak manifestazioa deitu du gaur arratsalderako plaza eliptikoan 19:00etan. Gaurko egunaren harira agiria plazaratu dute eta bertan argi adierazi dute: “Kalean geldiarazten gaituzue desberdinak garelako: ijituak, beltzak, magrebtarrak, txinatarrak, edo errumaniarrak… Geu gara oihuka gabiltzanak, esklaboen modura eta ezkutatuta bizi garen […]
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu gara, Nekazari txikien inguruko erreportajea eraman dute azalera. Pelloren Zubiriaren erreportajea izan dugu hizpide ;turismoa, milioika mundutar aberatsen luxu masifikatu baina lurrak jasan ezin hori. Bilbo Hiria irratia lizentzia gabe geratu dela ere ekarri dute aldizkarira. Tartea bukatzeko […]
UNICEFen bidez Nigerri elkartasuna agertzeko lasterketa antolatu dute Abusu Ikastolako LH5eko haurrek. Bihar goizeko 11etan Abusuko Ibaieder parketan burutuko da lasterketa solidarioa, Tantaz tanta Niger lagundu dezakegu lelopean. Abusu Ikastolan haurrekin proiektuka ezberdinetan lan egiten dute eta LH5eko haurrek proiektu horietako baten baitan lasterketa solidario bat antolatu dute, UNICEFekin elkarlanean, […]
Deustualdeko Prest! herri aldizkaria 1999tik ari da euskaraz tokiko informazioa doan lantzen, herritik herrirako. Deustuko jaietan argitaratu zuen lehen zenbakia duela 18 urte. Martxoan 18 urte betetzeaz gain 200. zenbakia argitaratuko du. Marka biak elkartu eta zenbaki berezia prestatu dute. Gainera jaietan argazki erraldoia egin dute. Bertalp Jone kazetariarekin bat […]
Natali Izagirrek lehen diskoa plazaratu berri du Garena deiturikoa. Taldekideekin batera dator Natali izenpean. Ixak Arruti, Gorka Mendizabal, Olaia Inziarte eta Andres Insua ditu aldamenean. Garena kantuak zabaltzen du diskoa eta diskoari izen ematen diona. Ostiralean Bilbon aurkeztuko ditu kantua berriak, gurean izan da lana aurkezten. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190314_NATALI%20ELARRIZKETA.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan Xamar ikerlariak hizkuntzen historian askotan gertatu izan den fenomenoa aztertu dugu. Hizkuntza bat , normalean arrazoi politikoengatik hedatzen hasten da eta bertako hizkuntza galtzen hasten da eta hizkuntza nagusia erabiltzen hasten da bestea baztertuz; horri deitzen zaio auto gorrotoa. Funtsean kolonizazio bat da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Auto-gorrotoa.mp3 Deskargatu hemen.
Inauterietan mozorrotuahal zarete? Hodeik mozorro berri bat asmatu du, jakin nahi duzue zein den? Entzun entzun! https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/190316_gaurezdagoeskolarik_ziripot.mp3 Deskargatu hemen.
