2008an ekin zioten abenturari, existitzen ez zena sortzen, eta posible dela erakusten ari dira. Betean dabil Joseba (garapen iraunkorrean buru belarri sartu zen behinola, familia eta historia berreskuratzeko argiak piztuta) eta taldea ekinean. 2500dik gora bazkide dira 2019an. Autofinantzatutako proiektua, to! Talde lan polita izan da hasieratik, hori oinarrian, antza. […]

Euskalgintzako taldeek eta erakundeek elkarrekin egin dute Korrikako kilometro bat. Zubia izan zen ikur aurreko Korrikan: Santiagoko zubia, Hendaia eta Irun artekoa, Lapurdi eta Gipuzkoa arteko lotura. Edizio honewtan korrikaren ekuadorean egin dute ekitaldia Bastidan. Aurreko martxoaren 23an Pasaiako Albaola museoan hasitako “Aro berriari Klika” izeneko dinamikaren jarraipena izan da. […]

Giuseppe Baretti Italiarrak bidai kronika bat Ingelesez argitaratu zuen Londresen 1770ean. Bidaietako bat 1768an Baionatik Madrilera egin zuena da. Herria zeharkatuz goitik behera, Ainhoa, Urdazubi, Berroeta, Lantz, Tafalla, Caparroso eta Cintruenigo bisitatu zituen besteak beste. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Bidaiaria-Baretti.mp3 Deskargatu hemen.

Gasteizera iritsi baino bost egun lehenago, Nafarroa utzi eta Araban sartu da Korrika.Gaur egun osoa Araban ibiliko da korrika, Maitane arrosa sareko lankideak Kanpezutik zuzenean kronika ekarri digu. Gainera gaur arratsaldean korrikak kilometro berezia biziko du, Bastidan, 21. Korrikaren 1252 kilometroaren bueltan.Alde batetik, “Aro berriari Klika” ekimenaren barruan, eragileek hartutako […]

Pertsona guztiek eskubide berberak ditugu, sexu kontuetan ere bai. Teorian horrela da, baina praktikan ez. Gaurko sexologia atalean Sexu eskubideak izan ditugu hizpide Amaia Urrejola sexologoarekin. Sexu eskubideak Giza eskubideen testuinguruan kokatu behar ditugu. Giza eskubideak pertsonari aitortzen zaizkion zenbait oinarrizko balore edo ahalmenak dira. Ukaezinezkoak dira eta edozein antolamendu […]

Gaurko saioan 70 hamarkadako The Kinks taldearen “You really got me” kantua izan du hizpide Rafa Ruedak.  The Kinks rock musika taldea zen, Ray eta Dave Davies anaiek 1964an Londresen sortua. Eragin handia izan du talde honek hurrengo belaunaldiko talde anitzen gainean. Urte horretan bertan nabarmendu ziren “You really got […]

Gipuzkoan sartu-irtena egin ondoren, Lapurdi eta Nafarroan barrena ibiliko da gaur Korrika. Eguerdia Elizondon sartzeko zela bat egin dugu Maitanerekin arrosa sareko gure lankidearekin. Igandea Ipar Euskal Herrian eman eta gero, goizaldean Gipuzkoa lehen aldiz zapaldu du 21. Korrikak. Bortziriak zeharkatuta, Lapurdira itzuli da ordu batzuetarako. Goizean Nafarroara bueltatu eta […]

Martxoak 9an, mahai-ingurua izan genuen Kafe Antzokian, Catalunya: Demokrazia auzipetuta izenburupean Assemblea Euskal Herriak antolatua. Lau gonbidatu izan ziren bertan: Lluis LLach, aurkezpenik behar ez duena, Jaume Alonso Cuevillas, lege gizona, katedratikoa, unibertsitateko irakasle eta gaur egun Carles Puigdemonen abokatua dena, Irantzu Perello, Erabaki zaleakeko kide eta abokatua dena eta […]

“Ampliación supersur ez” Bolintxu Bizirik plataformak, larunbatean  apirilaren 6an, “Bolintxu eta bere inguruaren garbiketa Kolektiboa” antolatu du, goizeko 9:30tik 13:30arte.Juan Pallaresekin berba egin dugu ekimena eta Bolintxuren inguruan. Bihar  Abusuko biribilgunean ( Zamakola Juan Delmas Ibaizabal ikastetxean) egin dute hitzordua. Ekintza hau, Bolintxu azkeneko bailararen baliabide naturalak jakinarazteko eta Supersurrak […]