Luze eta zabal ibili izan da Ibone munduko bazterretan eta Unibertsitateko txokoetan azken hamarkadetan. Bere jaioterri Algortako eta inguruko garapenak mina eta kezka eragiten dio aspaldi (lurraldearen %90a urbanizatua, ze arbolatan igongo dira gure umeak?) eta bere lan-bidea horreninguruko gaietan ematen du: biodeibertsitatea aztertuz, eta eraginak ebaluatuz egoera hobetzearren eta […]
Txapelketitisak harrapatu gaitu eta txapelak banatzea gustuko dugunez, gaurko POTTO saioan Nafarroako eta Arabako bertsolaritza finalez gozatu ederra hartu dugu. Ahizpatasuna kiroldegian izan zen saioan, Julio Sotok eskuratu zuen punturik gehien, eta, hortaz, txapela Gorritira alde egin du (bosgarrenez). Eta, zazpigarren alabak badu txapeldun berria, Abetxukora joan da Arabako txapela, […]
Bilbo Hiriaren etorkizuneko plangintzaren gune “estrategiko” baten inguruan hitz egin dugu Ula Iruretagoiena arkitektoarekin, Abandoko tren geltoki berriaren inguruan hain zuzen ere. Lurperatzerekin hiri erdigunean espazio berria izango da, eta hori nola eraldatuko den aztertu dugu. Begirada jarri dugu nola pentsatzen eta komunikatzen ari den Bilboko zentroa eta nolakoa den […]
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa, Chiapasen ospakizun mingotsa egin baitute Zapatisten altxamenduaren 25 urtean. La Directako Jesus Rodriguez Selles kazetariari egindako elkarrizketa ekarri dugu ondoren eta, bukatzeko, Gurseko kontzentrazio esparruaren inguruan eginiko erreportajea, 80 urte bete baitira ireki zutenetik. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190404_Argia.mp3 Deskargatu […]
Gaurko nutrizio atalean Haziak eta elikaduraren inguruan mintzatuko gara, osasuntsuak dira, horretarako bidelagun…Boladan dago otorduetan haziak erabiltzea; boladari segitzen diotelako erabiltzen dituzte batzuek, eta janari osasungarriei eta dieta orekatuari arreta jartzen diotelako besteek.Txia, lioa, kalamua, sesamoa… Halako hitzak geroz eta ohikoagoak dira eguneroko dietaz aritzean. Izan ere, hazten ari da […]
Erromatarrek mundua globalizatu egin zuten, munduaren konkistan. Erromatarren inperioaren bukaeratzat hartzen da. Gaur egun kolonizazio hitza desagertu eta globalizazioa hitza erabiltzen dugu. Baina oraindik ere kolonizazio kulturala egiten da. Erromatarren dena menperatu zuten. Euskararen herria ez zen bazter gelditu Erromako armadak mundu ezagunaren konkistari ekin ziolarik. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Erromatarren%20globalizazioa.mp3 Deskargatu hemen.
Euskararen aldeko lasterketak bihar arratsaldeko 17:00etan emango ditu lehen pausoak. 2.560 kilometro egin ostean iritsiko da Gasteizera, apirilaren 14an. Euskararen alde “klika egitea” du lelo aurtengo Korrikak. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu Korrikak helburu. Mertxe Mujika AEKo koordinatzailea izan da gurean. Urte honetako […]
Gaur arratsaldean Plaza hutsa ekimenak hezkuntzan inguruko gogoeta eta begirada ekarri nahi du Bilbora. Durangon abiatu zuten hezkuntzaren inguruko gogoeta. Gogoeta prozesu publikoa izaten ari da, ezkerreko independentismoaren ikuspegi estrategikoa berritzea helburu duena. Eztabaida ireki eta elkargunea izan nahi duen eztabaida da. Hezkuntza eredua, segregazioa edo inposatutako legeen inguruan hausnartzeko. […]
Gaurko saioan memoria, migrazioa eta sorkuntza uztartzen dituen proeiktuaren inguruan mintzatu gara, Batetik Basotik itsasora dokumentala eta Basoa dantza piezaz. Asteburu honetan estreinatuko dira Loraldia jaialdiaren barruan. Basotik itsasora dokumentalaren emankizuna goizez, eta Basoa koreografia arratsaldez izango dira. Dantzaz izan da Larart egitasmoaren bultzatzailea eta sortzailea, Hotz Zarautz eta Txikota […]
Gaur abiatuko da Gutun Zuria letren nazioarteko jaialdia Azkuna Zentroan. Maialen Lujanbiok egingo du lehenengoetako hitzaldia: solasaldi bat egingo du bertsolaritzak inguruko artearekin duen harremanaz. Gaur gauean suak nire liburutegia erreko balu. Artea kontatzeko artea tituluak jaialdi honek duen helburua hartzen du. Lehen zatiak Aldous Huxleyren saiakera du abiaburu, Huxleyk […]
