Gaurko saioan antzerkia izan dugu protagonista. Miren Tirapu aktoreak ostiralean estreinatuko du “ Manifestu bat” antzezlana. Taula gainean pertsonaia bat, istorio bat baina hiru ahots agertuko zaizkigu. Pertsonaiak hiletarako gonbidapena egiten digu eta bertan bazterreko pertsonaiak bere azken hitzak eskainiko ditu. Umorea eta kritika izango dira lan honen euskarri nagusiak. […]
Larunbatean Bilbon jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala. Bilbao Arenan izango da 17:00etatik aurrera. Gaur prentsa aurrean agertu dira finalistak eta txapeldunari txapela jantziko dion Jon Enbeita. Argi utzi du protagonistak finalistak direla nahiz eta aitortu duen ohore handia dela Bertsozale Elkarteak aukeratu izana txapela janzteko. Jon Enbeitaren iritziz “azken […]
Gaurko 11 ispilu saioan Bing Crosby kantariak famatu bihurtu zuen One for my baby (and One More for the Road) kantua izan dugu hizpide. Harry Lillis Bing Crosby 1903an Amerikako Estatu Batuetan jaiotako aktore eta abeslaria dugu. 30eko hamarkadan izan zuen sasoirik loriatsuena, geroago etorriko ziren Frank Sinatra eta beste […]
Abenduaren 15ean Miribillan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sarrera bikoitza zozkatuko du Bilbo Hiria Irratiak. Sarreren zozketan parte hartu gura dutenek 644 499 554 whatsapp zenbakira bertsoa bota beharko dute, honako puntuari jarraituz: “Zer saio entzuten duzu Bilbo Hiria irratian “ Finalean Miren Amurizak, Eneko Abasolok, Aitor Bizkarrak, Nerea Ibarzabalek, […]
Abenduaren 10ean, astelehena, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 70. urteurrena beteko da. Hori dela eta, Bizitegi elkarteak FEKOOR, ALBOAN, Amnista Internacional, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Aletu eta Bilboko Auzoarteko elkarteekin batera manifestaldia antolatu du Bilboko Moyua Plazatik abiatuz Pio Baroja Plaza arte bere betekizunak duen garrantzia berrindartzeko. Aimar Rubio Amnistia Internacional elkarteko […]
Izaro kantariak oso balorazio positiboa egin digu azoka egunetan bizi izandakoaz. Izarorentzat hirugarren azoka izan da aurtengoa, stand osoa hartu du eta, azken eguna kenduta, uneoro izan da bertan zaleekin argazkiak ateratzen, diskoak sinatzen… momentuak ikuslegoarekin konpartitzen. Oraindik ere arraroa egiten zaio horrenbeste argazki atera behar izatea, baina plazerez egiten […]
Ezpainetakoa album ilustratua Ane Labakak eta Malen Amenabarrek aurkeztu dute Durangoko Ahotsenean solasaldietan. Iaz Peru Abarka lehiaketa irabazi zuten. Txakur Gorria sormen kolektiboko kideak dira biak, Nerea Ibarzabal eta Mariñe Arbeorekin batera. Proiektu ugari egin dituzte elkarrekin. Oraingoan, ordea, ezberdina izan da lan egiteko prozesua. Markina-Xemeingo Udalak eta Ereinek antolatzen […]
Iker Lauroba musikariak bakarkako lan berria aurkeztu digu, Udazkena izenekoa. Urtaroarekin iritsi da lan berria. Etxean sortu eta grabatu ditu kantu berriak. Aurreko laneko ildo beretik jo du musikari donostiarrak, eta oraingo honetan ere lagunak izan ditu aldamenean. https://bilbohiria.com/docs2/2018/DurangokoAzoka/181207_IkerLauroba.mp3 Deskargatu hemen.
Betagarri taldeko abeslari izandakoak proiektu berria jarri du martxan: Modus Operandi. Atzo aurkeztu zuten lan berria zuzenean Plateruenan, eta kontzertuaren aurretik Iñaki Ortzi de Villalbarekin solasean aritu ginen. Iazko maiatzean hasi zen kantu berriak sortzen. Betagarrik agur esan ostean bestelako proiektuetan ibili baina aurrera ezin egin eta beste bide bat […]
Endika LaHainek bere lehen poema bilduma aurkeztu digu. “Lobo- Otsoa” hainbat olerkiren bilduma da. Liburu formatuan bildu ditu azken urteetako bere idatziak, eta bere bizitzan parte hartu duten olerki guztiak batu ditu. Urteak daramatza musika munduan, kantatzen hainbat proeiktutan parte hartu izan du. Abeslari barakaldoarra nerabezaroan hasi zen idazten, baina […]
